Emakumezkoen taldea osotasunean entrenatzen hasi da
Joan den astean talde txikietan aritu ondoren, Dorronsorok 32 jokalari ditu bere esanetara
- Emakumezkoen lehen taldea jokalari guztiak bat egindako entrenamenduekin hasi da, aurreko astean talde txikietan aritu ostean. Gaur egun, Iker Dorronsoro buru duen talde teknikoak 32 jokalari ditu bere aginduetara, 20 lehen taldekoak eta 12 bigarrenekoak.
Atezainak Malena eta Noelia dira; atzelariak berriz, Carla, Ruth, Gantxegi, Queralt, Napo, Esti Aizpuru eta Ane Perez -azken bi hauek euren etorkizuna erabakitzeke dutelarik-; Sheila Elorza, Honoka, Arene, Maria Llompart, Aida eta Mar Torras erdilariak; eta aurrelariak, Sara Navarro, Kuki, Xaxa, Ane Campos eta Thembi.
Lehen taldearekin entrenatzen ari diren harrobiko hamabi jokalariak honakoak dira: Eider Egaña (atezaina), Marta Lopez de Guereñu, Uxue Gezala, Uxue Iparragirre eta Nahia Larrinaga (atzelariak); Malen Olañeta, Naroa Domenech, Oihana Agirregomezkorta, Ane Ruiz de Larrea (erdilariak), eta Irati Martin eta Naroa Urreta (aurrelariak).
Temas
Más en Fútbol
-
Real Sociedad: Los Juegos Olímpicos amenazan la planificación deportiva
-
La Real Sociedad ha intentado sin éxito fichar al cadete Danel Narbarte, del Athletic
-
Julen Lopetegui entrenará al West Ham a partir de la próxima temporada
-
El árbitro Estrada Fernández reconoce su error en la final de la Copa del Rey Real Sociedad-Athletic