Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministro den Carlos Cuerpok atzo adierazi zuenez, Espainiako Gobernua BBVAk Sabadell bankuari egindako EEPa baloratzerako orduan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (MLBN) eta Merkatu eta Lehia Batzordeak (MLBN) egindako baloraziotik “harago” joango omengo da.

Onda Cero kateari egindako adierazpenetan adierazi zuenez, BBVAk Sabadellen aurkako EEPari buruz egindako iragarpenaren ondoren, operazioa baimendu ala ez, eta zein baldintzatan erabaki behar duten erakundeei dagozkie hurrengo urratsak ematea: CNMVri eta CNMCri.

“Absortzio horretara iristeko baldintzak gorabehera, esango genuke BBVAk Sabadell erosteari buruzko balorazioa erakunde horietako bakoitzak bere aldetik egiten duen baloraziotik harago egin behar duela gobernuak, bakoitzak bere eskumenen esparruan”, azaldu zuen.

“Ondoren, urrats horiek guztiak beteko balira, BBVAk erosketa egingo luke, Sabadellen gehiengoa litzatekeen % 50,01 hori erostera; behin hortik aurrera, bi erakundeen arteko bat-egitearekin hasten direnean, orduan bai, baimena emateko erabakia Gobernuari dagokio, zehazki Ekonomia Ministerioari”, zuaztu zuen.

Horretara iritsiz gero, CNMVren eta CNMCren analisietatik datorren informazio guztia biltzeaz gain, operazioak eragiten dituen “gainerako dimentsioak” tentuz aztertuko ditu Espainiako Gobernuak, esate baterako finantza-inklusioa edota eskualde batzuetan “garrantzi berezia izango duen” inpaktu ekonomikoa, Sabadellen jarduera bereziki Katalunian eta Valentziako Erkidegoan kontzentratuta dagoelako.

“Gobernuak ikuspegi zabalagoa du, eta ikuspegi zabalago horren baitan egin dugu gure aurre-diagnostikoa. Nik aldez aurretik aipatu nuen, Gobernuak operazioa errefusatzea zela balorazio horren emaitza”, berretsi zuen ministroak. Bat-egitea baimentzea ala ukatzea Espainiako Gobernuari dagokion erabakia dela azpimarratu zuen Cuerpok, eta litekeena dela bat-egiteari betoa jar-tzea; ezin dio, ordea, trabarik jarri BBVAk Sabadellen akzioak eskura-tzeari, orain arte bezala bi banku izanik jarduten jarraituko balute.

Alegia, Gobernuak ezingo lioke betorik jarri BBVAk Kataluniako erakundearen erdia baino gehiago bereganatzeari, aldiz bai, Sabadell absorbatu edo xurgatzeari. Gobernuaren-tzat funtsezkoena merkatuko benetako lehiari eustea dela nabarmendu zuen ministroak, eta, argi utzi zuen operazioaren diagnostikoa partekatua dela Gobernuaren baitan. Baldin eta BBVAk prozedura “arintzeko” neurririk eskainiko balu, esate baterako biztanleria zahartua duten eremuetan sukurtsalak izatea, Gobernuak bat-egitea onartuko ote lukeen galdera egin ziotenean, Cuerpok ez zuen “erabakiaren enborretik inolako adarrik aurreratu nahi izan”, eta berriro adierazi zuen bere jarrera “oso argia” dela: bt-egiteari uko egitea, bankuen “gehiegizko kontzentrazioa dela eta”.

“Berriro azaldu nahi nuke zein den gure funtsezko kezka; eta ezin dugu inolako eskaerarik aurreikusi, ez eta egiteke dauden analisiren emaitzarik aurreratu ere. Ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen lehiaren balizko murrizketa da gure kezka nagusia, eta alderdi horretan ekar ditzakeen ondorioengatik hartu dugu bat-egiteari uko egiteko jarrera”, azpimarratu zuen berriz

El dato

Venta

300 oficinas. BBVA ha decidido vender 300 de sus oficinas por un total de 100 millones de euros, en una operación en la que no ha trascendido el nombre del comprador. Este movimiento se produce en mitad de la oferta pública de adquisición (OPA) hostil lanzada sobre Banco Sabadell. Fuentes de BBVA declinaron hacer comentarios al respecto. BBVA cerró el primer trimestre de 2024 con un total de 1.881 oficinas, lo que supone una reducción de dos establecimientos respecto al primer trimestre de 2023.