2022ko 2.011 milioiko irabazien aurrean, Telefonicak 892 milioi euroko galera izan zuen 2023an; nahiz eta orotariko sarrerak handitu, EEErako aplikatu beharreko hornidurak eta Erresuma Batuan % 50ean duen WMO2 sozietateko merkataritza-funtsaren narriadurak eragin dute emaitza hori.
Multinazional espainiarrak 40.652 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2023an, 2022an baino %1,6 handiagoa, negozio zifra merkatu guztietan hazi baitzuen, Hispanoamerikakoan izan ezik, operadoreak atzo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi zionez. Bigarren hiruhilekoan gorantz berrikusi zituen finantza-helburuak betetzat jo ditu Telefonicak, kontuan izanik 2023an 1.400 milioi euro jarri behar izan zituela Estatuan 3.400 langile baino gehiagori eragingo dion EEErako.
Erresuma Batuko VMO2ko merkataritza-funtsaren narriadurari dagokionez, 1.786 milioi eurokoa izan zen galera, eta Erresuma Batuko tasen eta baldintza makroekonomikoen igoeraren ondorioz etorri da emaitza hori, eragin nabarmena izan dutelako etorkizuneko kutxa-fluxuen estimazioetan eta deribatuen arrazoizko balioaren aldaketan, multinazionalak azaldu duenez. Galerak izan arren, diru-sarrerak %1,6 hazi ziren aurreko urtearekiko, nahiz eta Argentinako jardueraren eraginez 2023ko azken hiruhilerokoak %0,50 jaitsi, sarrerak 10.153 milioikoak izanik.
Merkatu nagusi duen Espainiar Estatuan negozioa %1,3 hazi zuen (12.654 milioi); Brasilen, %8,8 (9.650 milioi) eta Alemanian %4,7 (8.614 milioi). Hispanoamerikakoek aldiz, %8,3 egin zuten behera (8.381 milioi).
Bezeroen bilakaera
Telefonicak 37,42 milioi bezerorekin itxi zuen 2023, aurreko ekitaldiaren amaieran erregistratutako 36,83 milioi erabiltzaileak baino %1,6 gehiago; horietako 5,93 milioi banda zabal finkokoak dira (urtebetean +%1,4) eta 3,42 milioi ordainpeko telebistako bezeroak (urtebetean -%2,8).
Mugikorren atalean, konpainiak 20,11 milioi bezerorekin amaitu zuen urtea, 2022an zituen 19,34 milioiak baino %4 gehiago. Sail horretan, nabarmentzekoa da IoT lineek (gauzen Internet) urtebetean izandako bilakaera, ekitaldia 4,11 milioi sarbiderekin amaitu baitzuten, 2022ko 3,45 milioiekin alderatuta %19,1eko hazkundea erakutsiz.
Telefonia finkoari dagokionean, 2023an 7,94 milioi bezero izan zituen Telefonicak, %1,9 gutxiago aurreko ekitaldiaren amaieran erregistratutako 8,1 milioi erabiltzaileekin alderatuz gero. Operadoreak azpimarratu duenez, bezero bakoi-tzeko batez besteko diru-sarrera 91,2 eurokoa izan omen zen 2023ko laugarren hiruhilekoan, eta horrek urte arteko %1eko igoera eta hobekun-tza erakusten du aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, batik bat futbol-eskaintzari esker.
Datu horiez gain, bezeroen uzte-tasa %0,9koa izan da 2023an, 2022an baino ehuneko bi puntu txikiagoa, eta 2013az geroztik izandako apalena.
Gainera, urtebetean %5,3 igo diren handizkako diru-sarreren “bilakaera sekuentzial aparta”, batez ere zerbitzu unibertsalaren konpentsazio handiagori eta futbolak hiruhileko honetatik aurrera izandako bilakaerari zor zaiela nabarmendu zuten.
STC Group
Sin noticias. El presidente de Telefónica, José María Álvarez-Pallete, reconoció que el interés de STC Group en la multinacional le “anima”, aunque “desgraciadamente” no tiene noticias sobre los planes de esta multinacional saudí. “Que un inversor como STC se interese por Telefónica y que cuando anuncia su entrada en la compañía reitera lo atractivo que es desde el punto de vista de su proyecto industrial y su estrategia, nos anima”, señaló Pallete que, a renglón seguido, añadió que “desgraciadamente no tenemos noticias”.