Oiartzungo herritar talde batek Erdi Aroko Jardunaldien hirugarren edizioa antolatu du hilaren 18tik 20ra. Urtero bezala, Euskal Herriaren historiako gertakari bat oroituko dute. Aurten Gipuzkoa Nafarroako Erresumara berriz ere batzea ahalbidetu zuen Blanka Nafarroakoaren eta Gaztelako Alfonsoren arteko ezkontza, 1234. urtean, izango da oroituko duten gertakaria. Hori larunbatean izango da, baina aurretik ere hainbat ekitaldi izango dira.

Ostegunean, Xabier Irujo, Unai Belaustegi eta Iñaki López de Luzuriagak idatzitako Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia liburua aurkeztuko du López de Luzuriagak berak Arizmendienean 19.00etan.

Ostiralean, aldiz,  Ensemble La Danserye-k, Erdi Aroko musika interpretatzen duen taldeak, kontzertua eskainiko du Landetxe kultur aretoan 19.00etan.

EZKONTZA EGUNA

Larunbata izango da egun handia. Dianarekin eta herri azoka eta Txikien Erresumaren irekierarekin hasiko da eguna. Ondoren pregoia irakurri eta 11.30ean Gaztelako gortea iritsiko da eta 13.30ean Nafarroako gorteari harrera egingo diote eta erregeak foruak sinatuko ditu.

Herri bazkariaren ondoren ezpata borroken erakustaldia, Ignota Arma aretoaren eskutik, eta erromeria izango dira. 18.00etan ospakizun historikoaren unea izango da. Antzezleak plazatik San Juan kaperara joango dira Olarri dantza taldeak lagunduta. Bertan, NafarroakoTibalt I. Nafarroako erregearen alaba, Blanka Nafarroakoa, Gaztelako Alfonsorekin ezkondu zen 1234. urtean. Ezkontza honen truke, besteak beste, 1200. urtean Gaztelak konkistatutako Gipuzkoako lurraldea Nafarroako Erresumari itzultzea adostu zen.

Jardunaldien Egitarau osoa

Hilak 18, osteguna

  •  19:00. Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia liburuaren aurkezpena Arizmendienean.

Hilak 19, ostirala

  • 19:00. Ensemble La Danseryeren kontzertua, Landetxen.

Hilak 20, larunbata

  • 10:00-14:00. Herri Azoka Done Eztebe plazan, eta Txikien Erresuma Zimitiyuan.
  • 10:00etatik. Dianak Oidultzekin.
  • 11:00. Pregoia udaletxe aurrean.
  • 11:30. Gaztelako gortea iritsiko da.
  • 12:00. Amaia Puin ipuin kontalaria.
  • 13:30. Nafarroako gortea iritsiko da.
  •  14:00. Herri bazkaria Kontzejupean.
  • 16:30. Ezpata borrokak plazan.
  • 17:00.  Erromeria Kontzejupean, Soinueneako musikariekin.
  •  18:00. San Joan kaperan, Blanka Nafarroakoren eta Gaztelako Alfontsoren ezkontza.