Abuztuan eta irailean turismoak izango duen bilakaeraren zain, aurtengo hazkunde-aurreikuspena %2,3an mantentzea erabaki du Ekonomisten Kontseilu Nagusiak (CGE); defizit publikoaren zenbatespena, aldiz, BPGaren %3,8 eta %4 arteko mailara jaitsi du.

Atzo zabaldutako Finantza Behatokian, pandemia aurreko mailara hurbiltzen ari den turismoaren eraginez eta urteko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako ekonomiak hazkunde positiboa izango duela iritzi dio Ekonomisten Kontseilu Nagusiak.

“Turismo-denboraldia irailean luzatzea espero da, eta, neurri apalagoan, urrira arte, kalitate handiagoko eta batez besteko gastu altuagoko turismoarekin”, azaldu du CGEk, kanpo-eskari ahularen aurrean, Espainiako ekonomia barne-eskariarekin sustatzen ari dela nabarmenduz. .

Ekonomiaren bilakaerari buruzko ziurgabetasunak bere horretan jarraitzen badu ere, CGEren ustez, badirudi atzeraldi ekonomikoa “eurogunetik urruntzen ari dela”, nahiz eta Europako herrialde ba-tzuek urte arteko hazkunde “oso apalaizan duten bigarren hiruhilekoan.

Horren adibide dira Italia (+%0,6), Frantzia (+%0,9) eta Erresuma Batua (+%0,4); herrialde horien datuek kontraste handia erakusten dute Alemaniako uzkurdurarekin (-%0,1) eta Espainiako BPGren urte arteko hazkundearekin (%1,8).

Hala eta guztiz ere, euroguneko egungo inflazio-tasa kontuan izanik, ekonomialariek posible ikusten Europako Banku Zentralak (EBZ) hurrengo bileran interes-tasa %4,5era igotzea, inflazioari aurre egiten jarraitzeko. CGEren aurreikuspenen arabera, aurtengo batez besteko KPIa %3koa izango omen da.

Beheranzko defizitaren aurreikuspena

Lehen seihilekoko “portaera ona” dela eta, CGEk beherantz berrikusi du aurtengo defizit publikoaren zenbatespena, BPGren %3,8 eta %4 artera ekarriz.

Inolaz ere, ekonomialariak kezkatuta agertu dira, zor publikoak termino absolutuetan eragin dezakeen finantza gastuen hazkundeagatik eta interes-tasen igoeratik eratorritako eraginaren aurrean, bai eta biztanleriaren zahartzeak pentsioen bilakaeran izan lezakeen eraginagatik ere.

Langabeziari dagokionean, turismo denboraldia amaitzeak enpleguan ekartzen duen ondorio kaltegarria beste sektore batzuekin konpentsatzea espero dute ekonomialariek, besteak beste Hezkuntzarekin. Horregatik, urte amaierako langabezia-tasari buruzko kalkulua %11,8an mantentzea erabaki dute. Zor publikoari dagokionez, %2,3ko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena betez gero, urtearen amaieran zorra BPGaren %110,5 izango dela (ekainean BPGaren %113,1 izan zen) aurreikusen du CGEk.

Joan den ostegunean ohartarazi zuen Nadia Calviño Espainiako jarduneko presidenteordeak, moneta-politika eta interes-tasen igoera Europako ekonomiaren hazkundea moteltzen ari direla.

Hala eta guztiz ere, hazkundea Europako inguruko herrialdeena baino “sendoagoa” dela azpimarratu nahi izan zuen Calviñok, , eta, aurtengo urterako aurreikusitako hazkundea, %2,1ean finkatutakoa, “motz geratzea litekeena dela” ere, adierazi zuen.