2021ean, hainbat zerbitzuren sektoreko establezimenduen negozio zifra, covid-19aren pandemia hasi eta hurrengo urtean, alegia, eta jarduera ekonomikorako neurri murriztaileenak lasaitu ziren urtean, 9.104 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %17,8 gehiago, Eustatek emandako datuen arabera. Establezimenduen kopuruak ere %1,3 egin zuen gora, 23.851 izanik guztira, eta enplegatuen kopurua ere %1 hazi zen, 82.188 pertsona okupatuz.
Hainbat zerbitzutako establezimenduek sortutako balio erantsia 4.539 milioi eurora iritsi zen, %11,1eko hazkundea erakutsiz. Askotariko edo hainbat zerbitzutako sektorea jarduera-multzo oso heterogeneoak osatzen du. Garran-tziari erreparatuta, Garraioari eta informatikari erantsitako jarduerak izeneko dibisioak dira nabarmentzekoak. Lehenengoak 3.272 milioi euroko fakturazioa du (sektore horren guztizkoaren %35,9), eta bigarrenak 1.549 milioi eurokoa (guztizkoaren %17). Beraz, horien bien artean, negozio-zifra osoaren %53 metatzen dute, nahiz eta enpleguaren %33,8 eta askotariko zerbi-tzuen sektoreko establezimendu guztien %13,5 besterik ez duten.
Garraioari atxikitako jarduerek 11.344 pertsona okupatu zituzten mila establezimendu baino gehixeagotan (1.062), eta informatikan diharduten 2.165 establezimenduek 16.461 pertsonari eman zioten lana 2021ean. Bi dibisio edo jarduera horiek hobetu egin zuten 2020ko salmenten zifra, %11,6 garraioari erantsitako jardueren kasuan eta %7,1 Informatikan. Enpleguak ere %4,2 egin du gora, 16.461 enplegatu izateraino, serie historikoaren maximoa markatuz, eta establezimenduen kopurua ere %2,2 hazi zen Informatika dibisioan.
Aitzitik, garraioari atxikitako jardueretan enplegua %3,1 jaitsi zen, eta establezimenduen kopurua ia bere horretan mantendu zen, 2020arekin alderatuta establezimendu bakarra galduta.
Aipaturiko bi horien atzetik ager-tzen da, negozio zifrari dagokionean, Kultur Jardueren dibisioa. 2021ean ia 1.022 milioi euroko fakturazioa izan zuen, 2020an baino %89,9 gehiago, nahiz eta ez den nahikoa izan 2019an marka guztiak apurtu zituen 1.069 milioi euroko zifrara iristeko – kontuan izatekoa da aurreko urteetan nekez lortzen zela 800 milioi eurokoa gainditzea -, beraz, alor horretan historiako bigarren erregistrorik onena da.