Langileek erosteko ahalmena galdu dutenez, hitzarmen kolektibo asko berrikusi egin behar izan dira, datozen urteetarako soldata-hobekuntzak jasota uzteko; beste hainbat alorretan sindikatuak mobilizazioak egiten ari dira helburu hori lortzeko. Oraingoz, hitzarmen kolektiboan itundutako batez besteko soldata-igoera – Estatuko langileen %35 inguru babesten duena – %1,69koa izan zen azarora arte, baina inflazio-tasaren oso azpitik dago kopuru hori, %6,8an kokatu baitzen hilabete horretan, aurreratutako datuaren arabera.

Soldata-berrikuspenak iragarri berri dituen sektoreetako bat finantzarioa da, Espainiako Bankuen Elkarteak (AEB), CCOOk eta UGTk 2023rako %4,5eko soldata-igoera adostu baitute, aurreikusita zegoen %1,25aren ordez. Akordioak 2023ko abendura arte indarrean zegoen hi-tzarmena berrikustea dakar, eta 3,25 puntu gehigarri finkatzea jasotzen du, kopuru hori urtarrilaren 1etik aurrera jasoko delarik.

Orain arteko KPIaren arabera hartu da neurri hori, eta behin betikoa zein den eta 2022ko enpresa-etekinak ezagututakoan, Behatoki Sektoriala eta, hala badagokio, Hitzarmenaren Negoziazio Batzordea berriro zabaltzea eskatuko dute, konpentsazio-neurri berriak hartu beharko balira. Lurringintzaren sektoreak ere Estatu mailako hitzarmen berria sinatu du duela gutxi sindikatuekin, lau urteko indarraldiarekin (2022-2025). Hitzarmen horretan %15,5eko soldata-igoera ezartzen da, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeragina ere badu hitzartuta. Soldatak eguneratzeko klausulak ere jasota dituen akordioa hamaika hilabeteko bileren eta batzarren ondoren lortu ahal izan da.

Sukaldaritza Espainiako sukaldaritza kolektiboaren sektoreak ere hitzarmen berria itxi du 2022-2024rako. 2022rako %3ko soldata-igoera ezarri da, 2023rako %2,5ekoa eta 2024an %2,5ekoa, eta 100.000 pertsona baino gehiagori aplikatuko zaie. %0,5eko berrikuspenak ere jasotzen ditu, muga %2an ipiniz. Gasolina-zerbitzuguneetan ere aurrerapausoak eman dira, Erregaien eta Txikizkako Saltzaileen Espainiako Elkarteak (Aevecar), CCOOk eta UGTk aurreakordio bat lortu ostean. Adostutakoaren arabera, soldatak gutxienez %9 igoko dira hitzarmena indarrean izango den hiru urteetan.

Aurreakordio horrek 50.000 langile hartzen ditu, eta KPI errealaren %75eko urteko berrikuspen-klausula ere jasotzen du. Horri esker, bertan behera geratu ziren hilaren hasierarako aurreikusitako protesta ekitaldiak. Bezeroarentzako arreta-zentroetan, CCOOk eta UGTk aurre-akordioa lortu dute Bezeroarekiko Esperientzia Konpainien Elkartearekin (CEX), 2022 eta 2023rako %3,5eko soldata-igoera eta 2024rako %3koa jasotzen duen hitzarmen berria sinatzeko. 2025erako, KPIaren araberakoa izango da, gutxienez %1ekoa eta gehienez %3,5ekoa, eta 2026rako, berriz, KPIaren araberakoa gehi %0,5eko izango da, aurreko muga berberekin.

Hegazkingintzaren sektorean, Iberiak pilotuen X. hitzarmen kolektiboa sinatu berri du. Hitzarmen horretan, gutxieneko %10eko soldata-igoera jasotzen da 2023aren amaierara arte, eta kabinako tripulatzaileekin akordioa lortzeko bidean omen dira. Saltoki handien kasuan, El Corte Ingles, Carrefour, Alcampo, Ikea edo Leroy Merlinen tankerako saltoki handietako eta kateetako soldatak lau urtean %18 igotzea proposatu du Fetico sindikatu nagusiak, urteko %4,2tik gorako erritmoan, 2026an 18.227 euroko batez besteko soldata lortu arte.

DIA Españak eta Fetico, CCOO eta UGT FeSMC sindikatuek V. hitzarmen kolektiboa sinatu dute, %8 eta %12 arteko soldata igoerak jasotzen dituena. 93.000 langiletik gora dituen Mercadonak ez du oraindik jakinarazi 2023rako igoera zenbatekoa izango den, baina 2022an soldatak %6,5 igo zituen eta soldata-igoerak KPIari lotuta ditu. Aldiz, beste zenbait enpresek langileei aparteko zenbateko puntualak ordaintzeko erabakia hartu dute, hitzarmenak aldatu beharrik izan gabe langile horien diru-sarrerak handitzeko. Horien artean legoke Mapfre, eta 400 euro gehiago ordainduko dizkie Espainian dituen 10.000 langile baino gehiagori, Gabonetako aparteko ordainsariarekin batera.

4,5%

Banca. Uno de los sectores que acaba de anunciar revisiones salariales es el financiero, después de que la Asociación Española de Banca (AEB), CCOO y UGT hayan acordado una subida salarial del 4,5% para 2023, en lugar del 1,25% previsto inicialmente. El acuerdo, que supone la revisión del convenio que estaba vigente hasta diciembre de 2023, recoge la consolidación de 3,25 puntos adicionales, que se comenzarán a percibir desde enero.

3%

Restauración. El sector de la restauración colectiva también ha cerrado un nuevo convenio para 2022-2024, que fija unas subidas salariales del 3% en 2022, del 2,5% en 2023 y del 2,5% en 2024, que se aplicará a más de 100.000 personas. Asimismo, recoge revisiones del 0,5% con un tope del 2%.

4,2%

Grandes almacenes. El sindicato Fetico, mayoritario, propone que los salarios en tiendas de grandes almacenes y cadenas como El Corte Inglés, Carrefour, Alcampo, Ikea o Leroy Merlín se eleven un 18% en cuatro años, a un ritmo de más del 4,2% anual, hasta alcanzar un salario medio de 18.227 euros en 2026.