Informazio-espedientea ireki zaie energia-konpainiei
Argiaren eta gas naturalaren tarifa arautuetara aldatzeko kontsumitzaileek topatzen dituzten zailtasunen aurrean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) informazio-espedientea ireki die energia-konpainiei; izan ere, Gobernuak energia-krisiaren eraginari aurre egiteko hartu dituen azken neurrien ondoren merkatu librean baino nabarmen merkeagoak dira, batez ere aipatutako azken zerbitzu horretan, Sara Aagesen Energiaren Estatu idazkariak adierazi zuenez.
RNEri egindako adierazpenetan adierazi zuen Aagesenek, kontsumitzaileak eskaera “uholdea” egiten ari direla araututako tarifara alda-tzeko, batez ere gas naturalaren kasuan.
Bere esanetan, neguaren atarian, gas naturalaren TUR 1, 2 eta 3ra aldatzearen aldeko apustua egiten ari omen dira kontsumitzaile ugari, “tarifa seguruagoa eta ez hain aldakorra” delakoan, batez ere Gobernuaren neurriak kontuan hartuta. Izan ere, igoerak legez mugatu baitira, eta, baliagarriago ere bihurtu da auzo-komunitateen galdaretarako TUR berria sortuta.
Gas naturalaren tarifa arautua Naturgy, Endesa, Iberdrola eta TotalEnergies enpresen merkaturatzaileen bitartez kontrata daiteke. Aagesenek azpimarratu zuenez, Gobernua “oso erne egongo omen da”, bestelako neurririk hartu behar ote den aztertuz, jardunbide horiek zehapen-espediente baten bidez zigortu ahal izateko eta bezeroak tarifa arautura aldatu ahal izatea arintzeko.
Ildo beretik jarraituz adierazi zuen, aldaketa andana horren aurrean, bezeroei arreta eskaintzeko zerbi-tzuak indartzeko ere eska dakiekeela merkaturatzaileei. “Eskaera berri asko daude eta bezeroarentzako arretak bere horretan jarraitzen du. Agian enpresekin eta MLBNrekin elkarlana sustatu beharko da, eskariaren araberako dimentsionamendu egokia lortzeko”, gaineratu zuen.
Gasari muga
Bestalde, Energiaren Estatu idazkariak salbuespen iberikoa deiturikoa defendatu zuen, haren ezarpenak gas naturalaren kontsumoa handitzean inolako eraginik ez duela izan ziurtatuz.
Gas naturalaren merkatzeari esker aste honetan azken hilabeteotako preziorik baxuenean dabilenez mekanismo iberikoa ezarri beharrik izan ez duen elektrizitatearen egungo prezioari dagokionez, hotza etor-tzearekin batera berriro igoko dela uste omen du.
“Litekeena da, noski, eskaria handitzean, merkatuek prezioak berriro igotzea”, esan zuen.
Temas
Más en Economía
-
Apple ganó 61.110 millones de dólares en el primer semestre del ejercicio 2025, un 6 % más
-
Economía debe decidir ahora si respalda la OPA sobre el Sabadell
-
Red Eléctrica completa la entrega de los datos solicitados por la comisión de análisis creadas por el Gobierno
-
Andueza advierte de la pretensión de "Trump, Ayuso y Feijóo" de "destruir derechos conquistados"