MADRIL– Erregaiek garestitze joeran itxi abuztua inoizko udarik garestienean, azken asteetan izandako beherakadak eta Estatuko Gobernuak onartutako litroko 20 zentimoko deskontua gorabehera. Autoa erregaiarekin betetzea orain urtebete baino 24 euro gehiago ere kostatu da.

Abuztuaren 23tik 29ra bitartean Espainiako 11.400 gasolina-zerbitzugune baino gehiagotan erregistratutako batez besteko prezioa jasotzen duen Europar Batasuneko Petrolio Buletinak (EB) atzo zabaldutako datuen arabera, litroko 1,594 eurotan saldu da gasolina batez beste Espainian, eta gasolioa berriz, 1,682 eurotan.

Udako oporretako itzuleraren jarduera berezian izan dira prezio horiek, eta aurreko astean baino %0,5 garestiagoak dira gasolinaren kasuan, lehen aldiz egin baitu gora uda hasi zenetik, eta %4 gasolioaren kasuan, bigarren igoera izan duelarik.

Gobernuaren 20 zentimoko deskontua barne hartzen duten balio horiek kontuan izanda, 55 litroko ohiko depositu bat gasolinarekin betetzeak 88 euroko kostua du, eta gasolioarekin aldiz, 93 eurokoa; beraz, duela urtebete baino hamar euro gehiago ordaindu behar izan gasolina erabiliz gero, eta 24 euro gasolioa aukeratuz gero.

Hala eta guztiz ere, bi erregai horiek udaren hasieran zituzten prezioekin alderatuta, azken aste honetan espainiarrek 19 euro inguru gutxiago ordaindu behar izan zituzten gasolinaz hornitzean, eta ia hamar euro gutxiago gasolioaren kasuan.

Kontsumoa gutxitu

Automobilen-tzako erregaien kontsumoa %4,5 jaitsi zen uztailean aurreko urteko hil beraren aldean, 2,46 milioi tonaraino, eta 2019ko uztailean baino %8,6 txikiagoa izan zen (pandemia baino lehen), nahiz eta zertxobait igo den, %0,2, 2022ko ekainarekiko.

Petrolio Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioak (Cores) atzo argitaratutako datuen arabera, aurtengo lehen zazpi hilabeteetako kontsumoa 2021eko aldi berekoa baino %6,3 handiagoa izan da.

Gauzak horrela, gasolinen kontsumoak behera egin du uztailean, 2021eko otsailetik estreinakoz, %1 jaitsi delarik iazko hilabete berarekin alderatuta; hala ere, gainditu egin du 2019ko uztailean izandakoa, urte hartako hil berekoa baino %1,8 handiagoa izan delarik.

2022ko lehen zazpi hilabeteetan, gasolinen kontsumoa %14 igo da, 2021eko denbora tarte berarekin alderatuta.

Gasoliozko automobilen kontsumoa %5,5 murriztu da 2021eko uztailarekin alderatuta, eta 2019ko uztailekoa baino %11,1 txikiagoa izan da. Urteko datu metatuan, kontsumoa %4,5 igo da 2021eko lehen zazpi hilabeteekin alderatuta.

Hegazkinek erabiltzen duten kerosenoaren kasuan, uztaileko kontsumoa %54 igo da aurreko urteko hilabete beraren aldean, baina 2019ko uztailekoarekiko %13 txikiagoa izan da. Urteko lehen zazpi hilabeteetan kontsumoa bikoiztu egin da (%148,1) 2021eko denbora tarte beraren aldean.

Gasolioen kontsumoa, oro har, %3,1 jaitsi da 2021eko uztailarekin alderatuta, eta 2019ko hil berean baino %4,6 txikiagoa izan da. Urteko lehen zazpi hilabeteetan, orotara, kontsumoa 2021ekoa baino %3,7 handiagoa izan da.

EL VERANO MÁS CARO

Pese a las caídas. Hasta ahora, los precios más elevados con los que habían cerrado los carburantes un mes de agosto se registraron en 2012, cuando el litro de gasolina costaba 1,522 euros, y el de gasóleo 1,445 euros, lo que representa un 5% y un 15% menos, respectivamente, que los valores actuales. Así, la recuperación de la movilidad tras la pandemia primero, y la invasión rusa de Ucrania después, ha llevado a los carburantes a marcar precios históricamente elevados.