- ELA, LAB, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek Hegoaldeari dagokion 2021eko laneko osasunari buruzko txosten bateratua aurkeztu zuten atzo Bilbon. Bertan ager-tzen denez, 2021ean lan-istripu hilgarriak eta gaixotasun profesionalak %10,2 hazi ziren EAEn eta %16,7 foru erkidegoan. Lanean gertaturiko "gutxienez" 68 heriotza jaso dituzte sindikatuek joan den urtean, "aurreko urteetako joerari eusten dion oso datu negatiboa" euren esanetan.

Adierazi zutenez, "Pandemiaren eraginez 2021ean gizartean zein lan-eremuan oso ondorio kaltegarriak ekarri dituzten mugak eta murrizketak ugariak izan badira ere, laneko ezbehar-tasak nabarmen egin du gora 2021ean". Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak lurralde guztietan ugaritu ziren. Zehazki, 2020an erregistratutako datuekin alderatuta, %10,2 hazi ziren EAEn eta %16,7 Nafarroan.

Gainera, txostenean jasotzen denez, Euskadin, iaz egunero, gutxienez 205 pertsonak izan zuten lan-istripuren bat; Nafarroan, berriz, 30 izan ziren. Laneko gaixotasunei dagokienez, sindikatuek beste behin salatu nahi izan zuten "estatistika ofizialen azpi-erregistroa".

Beraien iritziz, "gutxienez 12 pertsona hil ziren amiantoarekin lotutako patologien ondorioz, baina asko eta asko laneko gaixotasun gisa deklaratzen ez direnez, estatistika ofizialak ez dira errealitatearekiko batere fidagarriak".

Sindikatuek adierazi zutenez, 2021ean "estatistika ofizialek 35 lan-istripu hilgarri jaso dituzte Euskadin eta 13 Nafarroan, aurreko urtean baino hildako 8 eta 2 langile gehiago, hurrenez hurren".

Hala eta guztiz ere, eta "informazioa lortzeko zailtasunak-zailtasun", sindikatuek 48 lan-istripu hilgarri zenbatu dituzte EAEn, eta beste 20 foru-erkidegoan.

Istripu hilgarrien %26 ez ziren traumatikoak izan, %14 altueran izandako erorikoengatik, %22 in-itinere istripuengatik, %28 harrapatuta geratu edo kolpe baten ondorioz; gainera, istripua jasandako pertsonen %19 azpikontratatuak ziren eta hildakoen %15,6 garraiolariak, sindikatuek egindako txostenaren arabera.

Lan-istripu hilgarri gehien industriaren sektorean gertatu ziren, ezbehar guztien %44; zerbitzuen sektorean %28, eta eraikun-tzan %11, sindikatuen aburuz.

Sindikatuek "bereziki nabarmendu" nahi izan zuten basogintza-sektorea, 2021ean 6 langile hil baitziren, guztizkoaren %13. Arrantzale bat ere zendu zen, nekazaritza-sektoreko langile bat, 17 pertsona amiantoaren eraginpean egoteagatik, bai eta 10 garraiolari ere.

Zentralek gogora ekarri nahi izan dute, estatistiketan erregistratzen ez dituzten arren, bi euskal langile erail zituztela Burkina Fason, kazetari lanean zenbiltzala.

Sindikatuek ozen aldarrikatu dute, "zifren eta zenbakien dantzaz eta kontaketaz haratago, lanetik eratorritako gaixotasun edota lan-istripu bat euren azalean bizi izan duten pertsonen eta familien sufrimendua dagoela" datu horien atzean.

Zentralek salatu dutenez, laneko ezbehar-tasari buruzko datu horiek "ulertezinak dira; are gehiago kontuan izanik istripu eta gaixotasun profesional oro saihets daitekeela, giza baliabide zein tekniko egokiak jarriz gero", baina, azpimarratu dutenez, "Horretan huts egiten jarraitzen dugu beste urte betez".

13 accidentes mortales más. Los sindicatos contabilizaron 13 accidentes laborales mortales más en la CAV durante 2021 (48) que los reflejados en los datos oficiales del Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales, Osalan (35). "Muchísimos accidentes laborales no aparecen en las estadísticas oficiales", denunciaron. La diferencia entre ambas cifras se encuentra en Bizkaia y Gipuzkoa, donde los sindicatos contabilizaron 22 y 16 accidentes mortales, respectivamente, mientras Osalan registró 13 y 12 siniestros.