- Azken egunetako igoera bukatu da eta gaur elektrizitatearen batez besteko prezioa %41,39 jaitsiko da; eta asteburua iritsi arren, joan den ostegunetik mantentzen zen megawatt orduko 200 euroko mugaz azpitik eutsiko dio.

Zehatzago esateko, pool-ak MWh-ko batez besteko 119,24 euroko prezioa erregistratu du gaurko, atzoko 203,45ekoa baino 94 euro merkeago, Europa Pressek jaso dituen Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadoreak (OMIE) argitaratutako datuen arabera.

Ordu-tarteen arabera, gaur, igandez, argindarraren gehieneko prezioa 19.00etatik 20.00etara bitartean ordainduko da (240 euro/MWh), eta gutxienekoa, berriz, (14 euro/MWh) 15.00etatik 16.00etara.

Pool-aren atzoko prezioa, orain urtebete baino 39 euro garestiagoa zen; 2021eko urtarrilaren 8an, Filomena borraska bete-betean zegoela, MWh-ko 80,66 eurokoa finkatu baitzen.

Pool-aren prezioek eragin zuzena dute tarifa arautuan - PVPC deiturikoan-; estatuan ia hamaika milioi kontsumitzaile daude tarifa horretan, eta hornidura merkatu librean kontratatuta duten beste 17 milioi bezerorentzat ere erreferentziatzat erabiltzen da.

Merkatu elektrikoaren azken hilabeteetako garestitzean, batez ere, merkatuetan gasaren prezio altuak, eta aurten maximo historikoetan dabiltzan karbono dioxidoa (CO2) isurtzeko eskubideek eragiten dute.

Handizkako elektrizitatearen merkatua, 239,1 euro hileko batez besteko prezioarekin itxi zen abenduan, inoizko handiena, hain zuzen ere, joan den urrian MWh-eko 200 euroak 39 eurotan gainditu ondoren.

Gobernuak apirilaren 30era arte luzatu du kontsumitzaile guztiek ordaintzen duten argindarraren fakturan jasotzen diren zergen jaitsiera, elektrizitatearen prezioaren igoerak herritarrengan duen eragin negatiboa arintzeko.

Zehazki, apirilaren 30era arte BEZa %21 ordaindu ordez %10 pagatzen jarraituko dugu, eta elektrizitate-zerga berezia, %5,11ekoa zena, legezko gutxienekoa den %0,5ean mantenduko da.

Bestalde, enpresek ordaintzen duten %7ko sortze-zergaren etetea, oraingoz, soilik martxoaren 31ra arte mantenduko da.