Kutxabankek irailean 31.000 milioi aurrezkiko langa gainditu du

% 16,19ko hazkundea, iazko hilabete berarekin alderatuta, 5.667 miloiko azkundea 2019tik hona

21.10.2021 | 00:46
Kutxabanken banka pribatua den Finecoren Donostiako bulegoa. Foto: N.G.

donostia – Kutxabank Taldeak 31.000 milioi euroko kopurua gainditu zituen epe luzeko aurrezkian kudeatutako ondarean irailaren amaieran; hau da, %16,19ko hazkundea 2020ko hilabete berarekin alderatuta, eta 2019ko irailetik hona 5.667 milioiko hazkundea.

Taldeak atzo nabarmendu zuenez, ia osorik inbertsio-funtsek eta aurreikuspen-produktuek osatzen duten partida horren bilakaera positiboa "etengabea" izan da azken ekitaldietan, eta "berariaz areagotu da pandemiak eragindako krisiaren ondoren".

Adierazi zutenez, hazkunde horrek, epe luzerako aurrezkian kudeatutako aktiboen bolumenagatik finantza-sistemaren laugarren postuan kokatzen du Kutxabank, "merkatuak bere kudeaketa-ereduan duen konfiantza islatuz".

Hain zuzen ere, taldeak inbertsio-funtsetan kudeatutako ondarea 20.306 milioi eurora iritsi zen irailaren amaieran, datu horrek %20,87ko hazkundea erakusten duelarik iazko hil beraren aldean.

errebalorizazioak Ondarearen hazkundearen funtsa, hartuneen bolumen handiak eta errebalorizazioen gorakadak ekarri dute. Bankuak adierazi zuenez, duela hilabete batzutik hona, Kutxabank Gestión eta Fineco -Kutxabanken Banka Pribatua-, inbertsio-funtsen merkatuko lehen postuetan kokatu dira, sarrera garbiei eta ondare-gehikuntzei dagokienez.

Kutxabank Taldeak merkatura-tzen dituen aurreikuspen-produktuek ere hazten jarraitu dute ekitaldian zehar, kudeaketapean duten ondarea 10.376 milioi eurotik gorakoa izanik, 2020ko aldi berean baino %7,97 gehiago.

Aurreikuspen-produktuen artean, Euskadin kudeatutako ondarearen hazkundea azpimarragarria izan da, 8.696 milioi euroraino hazi baita; 2020ko aldi berean baino %6,46 gehiago, %48 inguruko merkatu-kuota bereganatuz.

Erakundetik nabarmendu zutenez, bilakaera horren gakoetako bat saldo berrien sarrera garbien hazkundea izan da, urteko lehen bederatzi hilabeteetan 93 milioi euro baino gehiago izan baitira, 2020an baino %82,62 gehiago.

Atal horren baitan "erabakigarria" izan omen da, beraien ustez, burututako informazio-kanpainetatik eta merkataritza-kudeaketetatik jasotako erantzuna; bai eta Baskepensionesek lortutako lekualda-tzeen "bilakaera bikaina", %92,03ko gehikuntza erdietsiz.

noticias de noticiasdegipuzkoa