Amazonekozuzendari exekutiboa izango da aurrerantzean eff Bezos berak sortutako konpainiako kontseilari delegatu kargua aurtengo hirugarren hiruhilekoan utziko duela iragarri ondoren. Bere lekua, orain arte konpainiaren Amazon Web Services filialaren buru izan den Andy Jassyk hartuko du CEO moduan.

Horrela, munduko gizonik aberatsenetakoa den Bezos, orain 27 urte sortu zuen konpainiaren buruzagitzatik unerik onenean erretiratuko da; izan ere, covid-19aren ondorioz eratorritako merkatari-tza elektronikoaren hazkundeak sekulako emaitzak ekarri baitizkio enpresari azken urte honetan.

Datuei erreparatuz, merkataritza elektronikoko konpainiak 21.300 milioi dolarreko (17.684 milioi euro) irabaziak izan zituen 2020n, hau da, aurreko urteko emaitza bikoiztea lortu zuen (11.600 milioi dolar).

Halaber, Seattle-en egoitza duen erraldoi teknologikoaren fakturazio garbia 386.064 milioi dolarrekoa izan da azken urtean (320.533 milioi euro), iazkoa baino %38 handiagoa. Bezosen erretiratzearen susmoa an-tzematen zen munduko gizonik aberatsenaren liburuan. Planetak argitaratu duen Crea y Divaga. Vida y reflexiones de Jeff Bezos liburua 20 herrialdetan argitaratu da aldi berean.

Walter Isaacson kazetariak hi-tzaurrea egin dion liburu horretan azaltzen du Jeff Bezosek Amazon nola sortu zuen; mundu osoan urtean 10.000 milioi artikulu bana-tzen dituen enpresa, 24 orduz zabalik dagoen denda, eta bere ibilbidea eta gogoetak ere kontatzen ditu.

Familiaren oroitzapenetatik hasi eta bere enpresa-erabakien gakoetaraino; besteak beste, Bezosek 1994an bere enpresa sortu ahal izateko, lan egiten zuen inbertsio-funtsa uztearen arrazoia ere azaltzen du liburuan. "1994an jende gutxik zuen Interneten berri. Fisikari eta zientzialarien kontua zen. Guk ere gutxi erabiltzen genuen, baina konturatu nintzen urteko hazkundea % 2.300ekoa zela. Erritmo horretan hazten den edozer, txikia izan arren, oso handi bihurtuko da".

Amazonen hazia, Interneten oinarritutako negozio ideia batean eta online sal zitekeenean pentsatzea izan zen.

Eta liburuen eskaintza unibertsala salgai jartzea erabaki zuen, bere hitzetan "ohikoa ez den ezaugarri bat dutelako, eta liburuen kategoriak beste edozeinek baino elementu gehiago ditu".

Izenarekin bueltaka Enpresari izena jartzerako orduan munduko ibairik handiena etorri zitzaion burura, Amazonas.

Hala ere, inoiz azaldu du aurrena Cadabra deitu ziola, abrakadabra-gatik. Baina enpresa sortzeko orduan abokatu bati esan zionean, honek galdetu omen zion: Cadáver. Eta izena aldatu zion.

Liburuen ondoren etorri ziren musika eta bideoak; eta, halako batean, bezeroei egindako galdetegian batek "haizetako-garbigailuen eskuila" horiekiko interesa adierazi zion. Orduan, "edozer gauza sal dezakegu", pentsatu zuen Bezosek, berak beti nahi izan baitu Amazon "munduan bezeroari gehien begira-tzen dion enpresa" izatea.

Coronavirusaren pandemiaren aurrean izandako estrategia, espazioaren esplorazioarekiko jakin-mina, kapitalismoaren bertuteez duen konbentzimendua, ingurumenarekiko kezka, bere gizarte-lana edota epe luzerako ekintzailetzaren filosofia dira liburu honek agerian uzten dituen enpresariaren beste alderdi batzuk.

Horrela aipatzen du, txiki-txikitatik espazio-bidaietarako zuen grina Blue Origin ekimenean mamitu dela, bere ustean, aurrera daramatzan ekimen guztien artean garrantzitsuena omen dena. Abentura horretan orbitapeko espazio-ontzi sistema berrerabilgarria sortu du, pertsona eta karga astunak Lurraren orbitatik haratago garraiatzeko gauza direnak.

Jeff Bezos bere porrotez ere mintzo da, berrikuntzarekin lotuta datozela uste baitu: "Porrot egiteko munduko tokirik onena gara (praktika handia dugulako horretan!)", esan izan du enpresariak, eta beti salatu du erakunde handi askok berrikuntza sustatzen dutela esan bai, baina ez dutela huts egindako esperimentuei buruz inolako aipamenik egin nahi izaten.

Bere bizitzan izan dituen "dohainak" aita eta ama direla sinetsita, Jeff Bezosi buruzko liburuan familiako oroitzapenak ere erreskatatzen dira, horien artean, hamar urte zituela bere aitonarekin bizitako pasarte bat: kalada bakoitzeko hainbeste minutu zenbatuta, tabakoak amonari kendutako bizi-urteak kalkulatu zituen. Eta zapla bota zion amonari. Ez zuen zorionik jaso, bai, ordea, oraindik ere gogoan duen aitonaren lezioa: "egunen batean ikasiko duzu gehiago kostatzen dela atsegina izatea bizkorra izatea baino".

Berak aitortzen duenez, goizean gauzak patxadaz hartzea gustatzen zaion gizona. "Inoiz galdetzen didatenean gaur egun nor dagoen Leonardo da Vinci, Albert Einstein edo Steve Jobs bezalako jenio berritzaileen mailan, ez dut zalantzarik, Jeff Bezos", dio Walter Isaacsonek.

Bezos, konpainiaren hodeiko gai guztien arduradun izan den Andy Jassyk ordezkatuko du Amazonen buruzagitzan

Txiki-txikitatik izandako espazio-bidaietarako grina Blue Origin ekimenean gauzatu du, esku artean duen garrantzitsuena omen delarik

Amazonen hazia Interneten oinarritutako negozio-ideia batean eta 'online' zer sal zitekeen pentsatzea izan zen