Zumaiako Sarrondo baserriko titular berria da ritz Eizagirre, gurasoen lekua hartu ostean. Esnetarako 35 behi dauzkate ukuiluan eta esne propioa ekoizten dute: Xarrondo Esnea.

Eizagirrek argi izan du beti behiekin lan egin nahi zuela, nahiz eta gurasoek beste zerbait ikastera animatu. "Gu beti bizi izan gara baserrian eta beti eduki izan ditugu esnetarako behiak. DBH buka-tzerakoan, mekanika-modulu bat egin nuen eta urtebetez tailer mekanizatu batean aritu nintzen lanean. Hala ere, ez zitzaidan gustatzen eta 19 urterekin utzi egin nuen baserrian lanean jarduteko", azaldu du Eizagirrek. "Etxean probatzeko esaten zidaten, jornal finkoa eduki eta zortzi ordu lanean eman ondoren etxera joatea zer zen jakiteko behintzat; baina ez zitzaidan gustatu", azaldu du.

Aurten baserriaren ardura bere gain hartu du, eta jarraituko ez balu, behi guztiak kendu egin beharko lituzkete. "Behiak kentzeak sekulako pena emango zidan. Niri bizimodu hau asko gustatzen zait: etxean nago, nire erara, naturarekin eta animaliekin bizi naiz... beste bizimodu bat da. Tailer zuloan egon beharrean, naturarekin kontaktuan zaude", adierazi du.

Eizagirre goizeko 6.45ean jaiki-tzen da egunero ukuilura joan eta behiei jaten emateko. "Egunean zehar, beti dago zerbait egiteko: erditzeren bat, traktorearekin belarretara joan... Gainera, esnea botiletan saltzen dugunez, esnea pasteurizatu, botiletan sartu eta dendetara banatzeko lanak ere nik egiten dut", esan du.

Hainbeste zeregin izanda nekez izaten du Izagirrek oporrak har-tzeko aukera. "Norabait joan nahi badut nire anaiarekin hitz egin behar dut bera baserriaren kargu geratzeko, eta oporretara joan nahi badut ere berdin. Normalean dena nik egiten dut eta astebeterako beste pertsona bati dena erakustea konplikatua da", azpimarratu du.

Hala ere, "bizitza osoan" horretara dedikatzea gustatuko litzaioke eta bere "ametsa" erretiroa baserrian hartzea omen da: "Niri ilusioa egiten dit jende gazteak baserrian lan egiteak. Ukuilu bat itxi dutela entzuten dudanean nahigabea sentitzen dut eta gure auzoan, zoritxarrez, gero eta jende gutxiagok jarraituko dugu lan honetan".

Xarrondo izeneko esnea botilaratu eta denda desberdinetan saltzeaz ere arduratzen da baserriko lanak egiteaz gain