DONOSTIA. Gaur hitzarmen bat sinatu duteEkonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta ELKARGIko presidente Josu Sanchezek. Hitzarmen horren bitartez, Euskadiko pertsona ekintzaileek finantziazio-tresna berri bat edukiko dute. Tresna horrek Start Up-ei hazten eta garatzen laguntzeko helburua izango du.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako BIC Bizkaian egindako ekitaldian, tresna berri hau aurrera ateratzea lortu duten erakundeetako hiru ordezkariak pozik agertu dira Aurrera finantziazio programaren bidez Start Up-ei eskaintzen zaizkien aukera berriekin. Hitzarmen horrek, azken batean, Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana 2020an Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (EGAS) bere gain hartutako konpromisoa gauzatzen du.
Hona hemen Aurrera tresna berriaren funtsezko ezaugarriak:
FEIren bidez Ogasun eta Ekonomia Sailak, EGASen bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta ELKARGIk partekatutako interesa finantza-tresna berri hau sortzeko. Kasu honetan, FEIk gehienez 5 milioi euro jartzeko konpromisoa hartzen du:
a) enpresa txiki eta ertain berriei (jarduera hasi zutenetik gehienez 3 urteko antzinatasuna) epe luzeko maileguak emateko.
b) jarduera ekintzailea garatzen dutenei.
c) eta 3 urtetan gutxienez 3 enplegu sortuko duen enpresa-proiektu batekin konprometitzen direnei.
Enpresek zerga-betebeharrak egunean eduki beharko dituzte eta euren establezimenduek Euskadin kokatuta egon beharko dute.
Honako hauek finantzatu ahal izango dira:
a) inbertsioak aktibo finkoko elementutan: makineria, lokalen egokitzapena, talde-ondasunak, instalazioak, informatikako aplikazioak...
b) Aktibo zirkulatzailea, hau da, enpresaren ziklo normalak funtzionatzeko likidezia-premiak.
FEIk mailegu zuzenak emango ditu ondorengo baldintza hauekin:
Gutxieneko zenbatekoa: 50.000 euro
Gehieneko zenbatekoa: 250.000 euro
Interes-tasa: Euribor 12 hilabete + % 1,25
Amortizazio-epea: 7 urte artekoa
Gabealdia: 2 urte artekoa
Eskatzaileak proiektua finantzatzeko beharraren % 30 ezarri beharko du; hortaz, FEIk ipinitako 5 milioi euroak, gutxienez, 7,15 milioi euro bihurtuko dira.
Finantza-eragiketak zuzenean FEIk formalizatzen ditu eta ELKARGIren abala eduki beharko dute. ELKARGIk eskaerak ebaluatuko ditu bere abal-emaile jardueran erabili ohi dituen analisi- eta erabaki-irizpideak aplikatuz.
Finantziazio-ildo berri horrek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eskainitako laguntza ekonomikoen zerrenda (diru-laguntza, mailegua eta kapitala) osatzen du, ETEei malgutasun handiagoko finantza-tresna berri bat (aktibo finkoa + zirkulatzailea), epe luzeko ikuspegia eskainiz, eta ELKARGIren babesak suposatzen duen bermearekin.
Aurrera finantziazio programa honek bat egiten du sortzeko, hazteko eta finkatzeko ekintzaileen eta ETEen behar nagusiak indartzeko Eusko Jaurlaritzako EGASen ahaleginarekin:
BICen eta Ekintzaile Programaren bitartez, hasieran laguntzea, babestea eta orientatzea.
Ekintzailetzaren etapen arabera, finantzaketako eta inbertsioko mota diferentetako laguntza ekonomikoak (Basque Fondo, Gauzatu...) eskuratzea.
Merkatuko/bezeroen lehen aukerak (BIND 4.0 programa...) eskuratzea, hazteko eta finkatzeko ezinbesteko palanka gisa.
Erakunde arteko konpromisoaren esparrua
2017ko urriaren 2an Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana - EEP 2020 onartu zuen. Plan horren helburu nagusia da ekintzailetza era integralean babestea gero eta proiektu, enpresa eta enplegu lehiakor eta iraunkor gehiago sor daitezen lortzeko, batez ere etorkizuneko sektoretan, Euskadin ekonomia- eta gizarte-eraldaketako etapa berri bat sortuz.