BILBO. Hautaketa prozesu berria jarriko du abian erakundeak, aurtengo kontratazio plana osatzeko. Inkorporatuko diren langileak Kutxabanken bulego sarean, zerbitzu zentraletan eta espezialduetan hasiko dira beharrean.

Aukeraketa prozesuaren oinarriak eta eskatzen diren profilen xehetasunak www.kutxabanktalent.com web-orrian ikus daitezke.

Eskakizun tekniko berrien ondorioz bestelako langile espezialduak behar dira, hala nola Matematikan edota Injeniaritzan prestakuntza berezia dutenak, ohikoagoak diren Ekonomia eta Enpresa Zientzietako, edo Zuzenbideko tituludunez gain.

Behargin berriei hazkunde profesionalerako eta pertsonalerako aukerak dituen egitasmo batean parte-hartzeko aukera emango die Kutxabankek, etorkizuneko bankan aritzeko eskarmentua ematen duen prestakuntza prozesu berezien bitartez.

42 urteko batez besteko adina eta %58 emakumeak dira Kutxabanken plantilan, eta zerbitzu espezialduak gehituta guztira 4.100 lagun ditu.