Basque Industry 4.0 estrategia aurkeztu dute Madrilen
Alex Arriolak RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia izan du hizpide
BILBO. Jardunaldian ezagutzera eman dira 4.0 Industria Konektatua estrategiaren gobernantza sistemaren baitan sortutako lantaldearen funtzioak. Talde hori aldian behin bilduko da elkarren artean trukatzeko industriaren digitalizazioari buruzko jardunbide egokiak, esperientziak, emaitzak eta proiektu bateratuak. SPRI Taldeko zuzendariak eta IGAPE Galiziako Ekonomia Sustapenerako Erakundeko zuzendari nagusiak erkidego bakoitzaren 4.0 industriaren inguruko estrategiak aurkeztu dituzte.
Arriolak RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia izan du hizpide, eta Europar Batasunaren zuzentarauetan oinarritutako estrategia bat dela adierazi du, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak finkatzen dituena, Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak oinarritzat hartuz. Fabrikazio aurreratua da arlo horietako bat, eta Jaurlaritzak arlo horri zuzendutako estrategia zehatza garatu du: Basque Industry 4.0.
SPRIren arabera, lurralde mailako estrategia bat sortzeko ezagutza zientifiko eta teknologikoak behar dira, baina baita merkatuko ezagutzak eta ekintzailetzako gaitasunak ere. "Hau da, lurralde mailako estrategia prozesu parte hartzaile baten emaitza da, eta prozesu horretan parte hartzen dute administrazio publikoek, enpresa komunitateak, mundu akademikoak eta gizarte zibilak", adierazi du.
Bide horretatik, Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Estrategia garatu du, Euskadi oinarri industrialeko ekonomia gisa kokatzeko eta lider bihurtzeko, ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz. Estrategia honen lehentasuna da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta fabrikazio prozesuak hobetzea espezializazio sektoreetan.
Más en Economía
-
El Banco de España alerta de que la guerra comercial lastrará el crecimiento y restará competitividad al turismo
-
Cuerva y De Miguel libran su choque final en las elecciones más tensionadas de Cepyme
-
El Gobierno vasco saluda el acuerdo pesquero con Reino Unido por ser bueno para la flota vasca
-
Gipuzkoa lidera el crecimiento exportador vasco tras el acelerón del 10% en marzo