Eus kararen ezagutzak nabarmen egin du gora Donostian 1986tik 2021ra, Eustaten azken datuen arabera. Izan ere, euskaldunak asko ugaritu dira (%26tik %46,67ra) eta ia euskaldunen kopuruak berdin jarraitzen du (%21,33); erdaldunak, berriz, gutxitu egin dira (%54 ziren 1986an, eta %31,99, aldiz, 2021an).

Adin tarteak kontuan hartuz gero, 2021an erdaldunen kopurua jaitsi egiten da adinak behera egin ahala, eta euskaldunen eta ia euskaldunen kopurua, aldiz, igo egiten da, oro har. Adin tarteak kontuan hartuz gero, 2021an adinak behera egin ahala, erdaldun kopurua murriztu egiten da eta, euskaldun eta ia euskaldun kopuruak, berriz, gora egin du. Izan ere, 2021an 25-29 urte bitarteko donostiarren %61,18 euskalduna zen, 1986an %22 zen bitartean. Erdaldunei dagokionez, 1986an %59 ez zen euskalduna eta 2021an, ordea, %27,5. Horrenbestez, argi dago euskararen ezagutza nabarmen indartu dela Donostiako belaunaldi berrien artean 1986tik 2021ra.

Neurketa horietan jasotako datuen arabera, erabilera azken hamar urteetan egonkortu egin den arren, 2006ko datuen azpitik daude oraindik. Adin tarteei erreparatuz gero, oro har, haurrak aritzen dira gehien euskaraz, eta adinekoak gutxien. Esate baterako, 2021ean haurren %29,6k egiten zuen euskaraz, eta adinekoen %6,8k. Generoari dagokionez, gaur egun Donostiako emakumeek eta gizonek berdintsu egiten dute euskaraz (%15 batez beste).

Auzoei dagokienez, aldiz, euskara gehien erabiltzen diren auzoak dira Igeldo (%74,90), Añorga (%42,20) eta Antiguo (%18,00). Beste aldean, erabilera portzentai txikienak dituzte ondoko auzoetan:Altza (%4,5), Martutene (%7,8) eta Loiola (%8,8).

Igeldo auzoan sumatu da euskararen kale-erabilerarik handiena (%74,9); beste muturrean, berriz, Altza (%4,5)

Kalean, %15a ari da euskaraz

Donostian 2021ean eginiko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak erakutsi du hiriburuko kaleetan 100 lagunetik 15 ari zela euskarazko elkarrizketetan (%15,3). Gehiengoak gaztelaniazko elkarrizketetan parte hartu du (%79,7), frantsesezko elkarrizketetako solaskideek %2 eta beste hizkuntzetan ari zirenak %3 osatu dute.

Azken hamar urteetan, egonkor dago euskararen kale-erabilera Gipuzkoako hiriburuan. Bilakaera hori bat dator Euskal Herriko joera orokorrarekin. 1993tik hona, gora egin du kale-erabilerak Donostian (%9,5etik %15,3ra); 2006an behatu zen erabilera-mailarik altuena (%18,2).

Euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren beste hizkuntzen presentzia nabarmentzekoa da Donostian. Hiriguneek ezaugarri bereziak dituzte jatorri atzerritarreko biztanleriaren bizileku eta turismo-gune bezala.

Auzoei dagokienean, euskara gehien Igeldoko kaleetan entzuten da (%74,9). Jarraian dator Añorga (%42,2). Azpimarratzekoa da hirugarren postuan Parte Zaharra kokatu izana (%19,4). Gertutik jarraitzen dio Antiguoko kale-erabilerak (%18). Gainerako auzoetako kaleetan % 15etik beherakoa da euskararen erabilera. Beste muturrean, Altzako kaleetan entzun da euskara gutxien (%4,5).

Auzo gehienetan behera egin du euskararen kale-erabilerak 2016tik 2021era. Egonkor dago erabilera Altzan, Erdialdean eta Loiolako Erriberetan. Aitzitik, gora egin du euskararen kale-erabilerak Parte Zaharrean, Igeldon, Bidebietan eta Intxaurrondon.

Emakumezkoen eta gizonezkoen euskararen kale-erabilera maila berean kokatzen da Donostian. Euskal Herriko joera orokorra da emakumezkoek gizonezkoek baino zertxobait gehiago erabiltzea euskara, baina ez da hori ikusi Gipuzkoako hiriburuan.

Mintzalaguna egitasmoak 30 urte

2022-2023 ikasturtean 30 urte beteko ditu Mintzalaguna egitasmoak Donostian. Euskara ikasten ari direnei, ezagutza praktikan jar-tzeko helburuz sortu zuen Bagera elkarteak 1993ko abenduan. Urteurrena aitzaki hartuta, dokumental bat egin dute, eta sortzaileez gain, hainbat mintzalagunek ere parte hartu dute. 

Mintzalaguna egitasmoak euskaraz ari-tzeko lotsa eta akatsak egiteko beldurra gainditu, erabileran trebatu eta hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko espazio eroso bat eskaintzea du helburu. Astean behin, euskaraz hitz egiteko elkartzen dira mintzalagunak talde txikietan, solasaldi lasaian. Euskaraz hitz egiteko ohitura duen lagun bat eta euskara praktikatu nahi duten beste bi edo hiru lagunek osatzen dute mintzalagun taldea.

Sortu zenetik 5.000 donostiarrek parte hartu dute, euskara praktikatuz edo praktikatzen lagunduz. Asteroko hitzorduez gain, mintzalagunari esker, Bagerak antolatzen dituen beste jardueretan parte hartzeko aukera dute, baita Donostian antolatzen diren euskarazko ekintzetan ere.

Egitasmo hau euskaraz aritzeko ohitura, bidelagunak eta trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei, bidelariei, zuzenduta dago. Berebiziko garrantzia du egitasmoak ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko.