Oposizioak Udalbatzaren araudi aldaketa demokraziaren aurka doala salatu du
Gobernuak kontrol lana eta herritarren hitza mugatzen dituela diote EH Bildu eta Elkarrekin taldeek
- EH Bildu eta Elkarrekin Donostia taldeek Udalbatzen araudiaren aldaketak oposizioaren kontrol lana eta herritarren hitza mugatuko dituela uste dute eta, horregatik, demokraziaren aurka doala eta udal Gobernuaren "autoritatismoaren" ondorio dela. "Guztion gainetik pasa nahi du Eneko Goiaren Gobernuak, mozala jarri nahi digu", salatu zuen atzo Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak.
Araudi aldaketaren ondorioz, kontrol mozio gutxiago aurkeztu ahal izango dituzte. "Gure kasuan, gure jarduera %75 murriztuko dute", gaineratu zuen Aranetak.
Gainera, araudi aldaketaren "azken hitza" Gobernuak izango duela kritikatu zuen Reyes Carrere EH Bilduko bozeramaileak, "interpelatua interpelatzaile bihurtuz". Donostiako araudia bereziki atzerakoia dela ere esan zuen eta beste hiriburuetan ez bezala, hemen batzordeak ez direla irekiak aipatu zuen.
Temas
Más en Donostia
-
Dbus despedirá 2025 sumando 34 millones de viajeros
-
Goia muestra su “desacuerdo” y “preocupación” por una última sentencia en contra de la exigencia del PL2 a los agentes de Movilidad
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros
-
Los donostiarras reciben ya en sus hogares la nueva viñeta de residentes