azpiegiturak. Satorralaia mugimenduak deituta, hainbat pertsonak martxa egin zuten atzo Donostian Topoaren Erdialdeko igarobidearen aurka. Eusko Jaurlaritzak Miramar jauregian egin zuen Gobernu kontseilua eta atariraino heldu ziren manifestariak, Arantxa, Tapia el metro eta kitto! leloa zuen pankartaren atzetik. Satorralaiak uste du Topoaren pasantea ez dela beharrezkoa eta hiriko garraio publikoari kalte egingo diola (Dbusi, bereziki). Erdigune komertzial eta turistikoaren inguruan garatutako hiri eredua ere salatu zuen. Argazkia: N.G.