Musika Eskolak kontzertu berezia eskainiko du Bulebarrean
Hilaren 21eko Musikaren Europako egunerako hitzorduaz gain, beste 19 emanaldi antolatu ditu
donostia - Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 20 kontzertu prestatu ditu datozen asteotan hirian zehar ikasturte bukaera dela eta. Gainera, hilaren 21ean Musikaren Europako Eguna denez, emanaldi berezia eskainiko dute Bulebarrean: big band bat eta musika modernoa lantzen duten ikasleak arituko dira kioskoan doinu horiek erakargarriagoak direla eta.
Bestalde, Intxaurrondon, Loiolan, Gazteszenan, Victoria Eugenian, Antzoki Zaharrean eta hiriko beste hainbat tokitan arituko dira udal eskolako ikasleak gaurtik (Intxaurrondon 18.00etan piano saioa eta Loiolako Erriberetan 19.00etan Banda Gazte) ekainaren 22ra bitartean.
Kontzertu hauen kartela ere aurkeztu zuten atzo, Ceinproko Irune Elizegi eta Xabier Isastiren lana hain zuzen ere: Donostiako eta Europako kolore urdina ardatz, hainbat instrumentu jasotzen ditu irudiak, baita hiriko eraikin ezagunenen perfilak ere. - A.Z.
Más en Donostia
-
El PSE se desmarca del PNV y aprueba nueve medidas propuestas por EH Bildu para hacer frente a la crisis habitacional de Donostia
-
Auditz Akular, una pieza que se recupera para el puzzle de la vivienda en Donostia
-
El 100% de los 1.700 pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario