Metroaren kontra elkarretaratzea egin dute
Satorralaiak erakundeek ez dutela informazio nahikorik eman eta ez dutela eztabaida sustatu salatu zuen
donostia - Metroaren pasantearen kontrako Satorralaia taldeak deituta, 80 bat lagunek kontzentrazioa egin zuten atzo Kursaalaren kanpoaldean, barruan Cideu Hirien Sare Iberoamerikarraren kongresua burutzen zen bitartean.
Beharrezkoa ez delako metroari ez zioen pankartaren atzean bilduta, proiektuak Donostian ez duela adostasun sozialik aldarrikatu zuten eta erakundeek ez dutela informazio nahikorik eman, ez eta eztabaidarik sustatu ere. Proiektuaren tramitazioa “hertsia” izaten ari dela ere salatu zuten eta alternatibak ez direla aztertu.
Bestalde, pasantearen proiektuaren oinarrian “zifra faltsuak” daudela diote Satorralaia taldekoek eta obrek hirian eragingo lituzketen kalte larriak nabarmendu zituzten “hirigintza alorrean eta Dbusen zerbitzuetan”. Proiektua gauzatzea “baliabide publikoen xahuketa” izango litzatekeela gaineratu zuten. - N.G.
Más en Donostia
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta
-
El paseo Miraconcha de Donostia es la calle más cara de Euskadi para comprar vivienda, con un precio de 1,6 millones
-
Detenido en Donostia por robar en una autocaravana mientras su dueño dormía