Síguenos en redes sociales:

Loiolako zubiari izena ‘aldatu’ diote

EH Bildu taldeak salatu du Udalak ez duela kendu Alfonso XIII.aren izena eta Espainiako armarria duen kartela

Loiolako zubiari izena ‘aldatu’ diote

donostia - Loiolako Urdinzu zubiari, kuartelen ondoan dagoena hain zuzen ere, izena aldatu diotela dirudi. Duela hilabete luze agertu zen zubiaren ondoan kartel berria: Udalaren armarria izan ordez, Espainiakoa dauka eta Alfonso XIII.aren zubia dela dio azpian.

Argi dago kartela ez dela ofiziala eta urriaren bukaeran EH Bilduk jarrita zegoela jakinarazi zuen. Aste hauen ondoren bertan jarraitzen du eta koalizioak Udalak kartela ez duela kendu salatu du. Horregatik, horren inguruko interpelazioa egingo dio komisioan Eneko Goia alkateari.

Ofiziala ez izateaz gain, zubiaren benetako izena ez duela agertzen, hizkuntza irizpideak ez dituela bete-tzen eta Udalaren armarria ez daramala gaineratu du EH Bilduk.

Espainiako Alfonso XIII.a erregea sarri etorri izan zen Donostiara XX. mendearen hasieran bere emaztearekin eta badaude hari Urdinzu zubian ateratako argazkiak, oraindik egurrezkoa zenean eta ondoan kuartelak ez zeudenean. - N.G.