Ezpatak gora festari agur esan baino lehen
Añorgako Arkaitz Dantza taldekoek Parte Zaharreko kaleak zeharkatu zituzten
donostia - Euri tanta batzuk baziren baina horiei ere aurre egiteko ezpatak altxatu zituzten atzo goizean Añorgako Arkaitz dantza taldeko kideek. Eguerdian portutik abiatu ziren Parte Zaharreko kaleetan barrena, txistu eta danbolin soinuak jarraituz.
Kaletik zebiltzanak alde batean eta bestean gelditu egin ziren han eta hemen dantzarien ikuskizuna jarraitzeko. Ezpata dantza eta brokel dantza ikusi zituzten Santa Mariako bidean. Han geldiune bat egin eta Konstituzio plazako bidea hartu zuten añorgatarrek berriro ere, bertan emanaldia eskaintzeko. 40 bat lagun igo ziren taula gainera prestatutako errepertorioa osa-tzeko plazan bildutako ikusleen aurrean.
atzo, bikoitza Izan ere, euskal dantza gustuko dutenek Aste Nagusian Konstituzio plazako taulan arratsaldero hitzordu bat izan badute ere, atzo, festetako egun handia izanda, hitzordua bikoitza izan zen: goizean Arkaitz taldeko dantzariak aritu ziren eta arratsaldean, berriz, Kukai taldekoak, Tan-ttaka antzerki taldearekin batera osatu duten Hazipenen pozak ikuskizuna eskaintzeko.
Bi taldeek hamarkada bat daramate elkarlanean eta horren ondorio da atzo eskainitako lana: kale dantzaren bidez atzera begiratzeko aukera eman zuen.
Aste Nagusia bukatuta ere, Konstituzio plazako taula berriz muntatu beharko da datozen asteotan, pasa den larunbatean eguraldia zela eta bertan behera utzi behar izan zen txistularien alardea har-tzeko. Horretarako data zehazteko dago oraindik, baina baliteke Euskal Jaien baitan izatea. - N.G.
Más en Donostia
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"
-
Mintzaon, o cómo divertirse ‘online’ jugando en euskera
-
Las obras del Miniestadio de Anoeta avanzan a buen ritmo