Su ta Gar arituko da gaur Flamenkan eta Remember Queen, Saguesen
Donostiako Piraten azken kontzertua gauerdian abiatuko da eta Freddy Mercuryren omenezkoa, 23.45ean
donostia - Aste Nagusiko azken gonbidatuak Su Ta Gar taldekoak izango dira gaur gauean Donostiako Piraten La Flamenka gunean. Ordua zehaztu gabe zegoen hasieran, baina badirudi gauerdian hasiko direla jotzen eibartarrak portuan. Atzo 27 urte bete ziren lehen kontzertua eman zutela eta urte hauen guztien ondoren indartsu jarraitzen dutela erakutsiko dute berriz ere.
Saguesen, berriz, taula gainera igoko diren azkenak Remember Queen Word Tour ikuskizunaren arduradunak dira. Mundu osoan aritu dira jada Freddy Mercuryren omenez haren kantak abesten. Piero Venery italiarrak hartzen du Mercuryren papera kontzertuan eta banda britaniarraren doinu ezagunenekin dantzan jarriko dituzte gaur Saguesen biltzen direnak. Ohi bezala, haien emanaldia 23.45ean hasiko da, ikuskizun piromusikalaren ondoren. - N.G.
Más en Donostia
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"
-
Mintzaon, o cómo divertirse ‘online’ jugando en euskera
-
Las obras del Miniestadio de Anoeta avanzan a buen ritmo