Síguenos en redes sociales:

Suak, helatua... eta zinera

Ondarretako hondartzan pantaila erraldoia jarri dute aurten eta ostegunetik asko dira 23.30etik aurrera pelikula bat ikustera doazenak

Suak, helatua... eta zinera

Suak ikusi, helatua jan eta, etxera joan aurretik, hondartzan pelikula on bat ikustera gelditzen ari dira donostiar asko egun hauetan. Ondarretan aurten jarritako pantaila erraldoia 23.30ean pizten da ostegunetik eta ikusleak ez ditu falta.

Egun horretan Urte berri on, amona pelikula eskaini zuten eta, euriak lagundu zuenez, prestatutako aulkiak bete egin ziren Telmo Esnalek zuzendutako luzemetrajea ikusteko.

Atzo, berriz, El planeta de los simios (1968. urtean grabatutakoa) programatuta zegoen eta gaur gauean Guardianes de la galaxia pelikula eskainiko dute, James Gunnek zuzenduta.

Hondartzako zineak gaueko eskaintza kulturala zabaltzen du aurten (Gipuzkoako plazan, esaterako, antzerkia dago gauero). Gainera, Ondarretan kokatzen da eta horrekin festako gunea ere handitu nahi izan du Udalak, Aste Nagusia Antiguarantz ere gerturatzeko.

altzaquillo Azken egunetan zinea izan da protagonista, baina Aste Nagusiko lehen egunetan hip-hop festa bat eta Altzaquillo ikuskizuna ere hartu zituen Ondarretak.