Omenaldi erraldoia
Maribel eta Eva ahizpek 34 urte eman dituzte erraldoi eta buruhandien trajeak prestatzen
donostia - 1982. urtean konpartsa sortu zenetik, laguntzen aritu dira Maribel eta Eva ahizpa, zendua. Horregatik, Itzurun taldeko erraldoi eta buruhandiek omenaldia egin zioten atzo haien jantziez urtero-urtero arduratu den Maribeli.
Ibilbidean abiatu baino lehen, Zuloaga plazan bildu ziren erraldoi eta buruhandiak Maribelekin eta lore sorta bat eman zioten.
Urte hauetan guztietan konpartsaren jantziak garbitu, lisatu eta josi ondoren, egunero-egunero erabiltzeko prest utzi ditu. Egunean-egunean, San Telmoko atean egoten da Maribel, “bere erraldoi eta buruhandiak” noiz helduko, behar bezala txukundu eta biharamunerako prest uzteko: “Ezin ordainduzkoa da Donostiako Erraldoi eta Buruhandien Udal Konpartsaren tresnatzaile moduan egiten duen lana”.
“Lan eskergagatik nahiz konpartsarenganako maitasun eta atxikimenduagatik” eskaini zioten atzoko omenaldia Donostia Festakek eta Itzurun Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Festa Jardueretako zinegotzi ordezkari Alfonso Gurpeguik kontuak atera zituen: “Urte hauetan 2.176 jantzi apaindu dituzte Maribelek eta Evak”. - N.G.
Más en Donostia
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"
-
Mintzaon, o cómo divertirse ‘online’ jugando en euskera
-
Las obras del Miniestadio de Anoeta avanzan a buen ritmo