Síguenos en redes sociales:

Egoitza berria estreinatu du Amara Bai auzo elkarteak

Egoitza berria estreinatu du Amara Bai auzo elkarteak

auzoak. Amara Zaharreko Amara Bai auzo elkarteak egoitza estreinatu zuen atzo. Orain arte ez zuten halakorik eta 15 urte lanean aritu ondoren, pozik zeuden azkenean lanean jarraitzeko leku egokia dutelako. Auzoko jai batzordearekin eta Amara Kirol Elkartearekin konpartituko dute Amara kaleko 17. zenbakiko egoitza. Aurkezpen ekitaldira inguruko elkarteetako ordezkariak joan ziren eta 2016ko zuzendari Pablo Berástegui eta udal taldeetako ordezkariak ere bai, Juan Karlos Izagirre alkatea buru. Nola ez, auzotarrak ere izan ziren. Argazkia: A. Garcia