“Gabon Donostia’ esan eta festa hasi egiten da”
Sei urte daramatza Aste Nagusian pintxatzen Oihan Vegak, Euskal Herriko DJrik ezagunenak. Bihar igoko da berriz taula gainera Gaztearen disko festa gidatzeko
donostia - Gogotsu dagoela aitortu du Oihan Vegak biharko disko festarako. Hirugarren urtea da egun handiaren bezperan programatzen dutela Gaztea gaua, publikoak oso ondo erantzun baitu orain arte.
Nolako giroa topatzen duzue Kursaaleko terrazetan Aste Nagusian?
-Oso giro ona sortzen da. Normalean, saioa hasi aurretik, ordu erdi lehenago edo, jendea badago zain, ikusmina dago. Taulara igo eta Gabon Donostia esanda, festa hasten da.
Horrelako ikusminarekin, gogo-tsu al zaude berriz pintxatzeko?
-Bai, egutegian kolore gorriz jartzen den hitzordu horietako bat da Aste Nagusikoa. Baina presioa ere badago: jende asko dago zain eta taula gainean ni bakarrik nago. Hanka sartzen badut...
Dagoeneko beteranoa zara Aste Nagusian...
-Sei urteren ondoren, fijoa ia-ia! Beste herri batzuetan ere aritzen gara baina Donostiakoa berezia da, eta irratian ere disko festa iragartzen saiatzen gara.
Nolakoa da aurrez aurre duzun publikoa?
-Hasieran gaztetxoagoak dira, baina orduak aurrera egiten duenean 18-20 urte ingurukoek konkistatzen dute festa gunea. Publikoa aldatzen doa.
Azken urteotan egun handiaren bezperan programatzen dute Gaztea Gaua.
-Publikoak erantzun duelaren seinale. Zerbaitek funtzionatzen badu, zertarako aldatu behar duzu? Gainera, festa egunaren bezpera izanda donostiarrak bakarrik ez, Gipuzkoako gazteak ere etortzen dira. - A. Zabaleta
Más en Donostia
-
Piden que no se hagan actos de conmemoración ni se repare el Sagrado Corazón de Urgull en su 75 años por ser ejemplo de simbología franquista
-
Al Ayuntamiento no le consta “ninguna denuncia colectiva” sobre el servicio de socorrismo
-
La temporada de playas arranca con polémica en la Zurriola
-
“Todos nuestros problemas se quedan en nada cuando ves lo que pasa en Palestina”