Wiesbadenen gazte topagune batera joateko aukera dute hamar donostiarrek
14 eta 17 urte bitarteko gazteek ingelesez jakin behar dute eta izena hilaren 22ra arte eman dezakete
donostia. Wiesbadenen otsailean izango den gazte topagune batera joateko aukera izango dute hamar donostiarrek. Metropolis proiektu europarraren baitan, Alemaniako, Rumaniako, Txipreko, Poloniako eta Greziako gazteekin bilduko dira 14 eta 17 urte bitarteko donostiarrak.
Topagune honetara joan ahal izateko ingelesez jakin beharko dute hautagaiek eta Donostian erroldatuta egon. Gainera, aldez aurretik horrelako ekimenetan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute.
Izena emateko epea hilaren 22an itxiko da eta horretarako Gazteria Bulegora (Goikoa jauregian) edo Internetera jo beharko dute (donostiagaztea.org).
Metropolis programa europarra, ezagutza iturri gisa, hiria arretaz aztertzearen aldeko ekimen bat da. Horregatik, elkartrukean, gazteen esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta sormena askatzeko bide emango duten hezkuntzako eta kulturako ekintzak landuko dituzte Alemaniako topaketako parte-hartzaileek.
Donostia eta Wiesbaden senidetutako hiriak dira.
Más en Donostia
-
El PSE se desmarca del PNV y aprueba nueve medidas propuestas por EH Bildu para hacer frente a la crisis habitacional de Donostia
-
Auditz Akular, una pieza que se recupera para el puzzle de la vivienda en Donostia
-
El 100% de los 1.700 pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario