Udalak Intxaurrondoko haurreskola eskatu du
jaurlaritzari, adostu bezala, instalazioak auzoko bi ikastetxeetan egokitu ditzan exijitu dio
Donostia. Donostiako udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio konpromisoa har dezan Intxaurrondo auzoan bi haurreskola egiteko, aurreko Exekutiboa obra hori egiteko konpromisoa hartu zuela aintzat hartuta. Naiara Sampedro Hezkuntza zinegotziak bilera egin du erakunde horretako ordezkariekin protokoloa lehenbailehen betetzea eska-tzeko.
"Udal honek jada zehaztuta ditu auzoko bi ikastetxeetan haurreskolak jartzeko guneak eta proiektuek eskolen zuzendaritzaren oniritzia daukate. Bakoitzean bi unitate jarriko lirateke", adierazi zuen atzo Sampedrok. Zinegotzia Miren Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza Sailburuordearekin bildu da, besteak beste, baita Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntza lurralde ordezkariarekin ere.
Sampedrok gogorazi du iazko ekainean Udalbatzak erakunde adierazpen bat onartu zuela Intxaurrondo Hegoa eta Intxaurrondo Ikastolan haurreskola bana egiteko eta aurki berriro bi eskoletako zuzendariekin bilduko da egoeraren berri emateko.
Hasiera batean aurreko Jaurlari-tzaren asmoa haurreskola Txarako instalazio batzuetan egitea zen, baina azkenean Udalaren eta ikastolen proposamenari baiezkoa eman zion legealdiaren bukaeran. Orain proiektua gauzatzea falta da.
Más en Donostia
-
Movilidad prueba en la plaza Aita Donostia “cambios de ciclos” en los semáforos
-
Manteo tendrá un mejor acceso peatonal y Movilidad estudia la posibilidad de recuperar las dos direcciones en el Paseo de Rodil
-
El Gobierno de Donostia aprueba sus propias enmiendas a la Ordenanza de Terrazas
-
Expertos en urbanismo analizan el modelo de ciudad de Donostia