Síguenos en redes sociales:

1813ko gertaerei buruz liburua aurkeztu dute

josé antonio azpiazuk informazio berria jaso du eta donostiarrak dira bere lanaren protagonistak

1813ko gertaerei buruz liburua aurkeztu duteRuben Plaza

Donostia. José Antonio Azpiazuk 1813. Crónicas donostiarras ikerlan garrantzitsua aurkeztu zuen atzo, Donostiaren sutea, suntsiketa eta berrikuntzaren bigarren mendeurrena dela eta. Ttarttalo argitaletxearen eskutik, duela 200 urteko gertakaria aztertzen du Azpiazuk orain arte ezezaguna izan den informazioa ere eskainiz.

Azpiazuren obraren ardatza donostiarrak dira, horiek izan baitziren hiriaren arpilatze eta suntsiketaren benetako biktimak eta berreraiki-tzearen protagonistak. Jazoerak sakonki ikertzeaz gain, Donostiaren egoera aztertu du 1813 aurretik eta ondoren, berreraikuntzak irauten duen bitartean.

Liburua salgai dago dagoeneko eta gainera Azpiazuk Udalak eta Eusko Ikaskuntzak prestaturiko hitzaldien programazio akademikoan parte hartuko du. Hala, martxoaren 7an 19.00etan izango den inaugurazio hitzaldian izango da udaletxeko pleno aretoan, Los donostiarras ante el desastre de 1813 mintzaldiarekin.

Gainera, bezperan (martxoaren 6an), atzo aurkeztutako liburuari buruz ere hitzaldia eskainiko du Azpiazuk José María Unsainekin batera, Alde Zaharreko Fermin Kalbeton kalean dagoen Elkar aretoan.

Historialaria eta antropologoa da Azpiazu, eta euskal bizimoduekin erlazionatutako aspektuak aztertu ditu, zorroztasun akademikoa alde batera utzi gabe, publikora iristeko asmoz. Doktoretza tesia Julio Caro Barojak zuzendu zion, Sociedad y vida social vasca en el siglo XVI izenburupean.

Donostiak bere ikerketen puntu klabeetako bat osatzen du.