Andresa Portugal arrain saltzailea gogoan izango dute egun hauetan
duela urtebete hil zen eta herria kultur elkarteak erakusketa eta ekitaldi bat prestatu ditu bretxan
Donostia. Andresa Portugal kaleko arrain saltzailea gogora-tzeko ekitaldi batzuk antolatu ditu Herria kultur elkarteak Parte Zaharrean egun hauetarako. Portugal kalean aritzen zen azken saltzailea izan zen eta duela urtebete hil zen, hain justu, 2012ko San Sebastian Egunean Donostiako Udalak emandako hiritar merezimenduaren domina jaso eta gutxira. Herria kultur elkartekoek auzoan oso ezaguna eta maitatua zela eta horregatik erabaki dute emakumeari omenaldi txikia egitea.
Hala, pasa den asteazkenetik eta martxoaren 5era arte argazki erakusketa izango da ikusgai Bretxan, bertan aritzen baitzen Portugal arrainak saltzen, antxoak batez ere. Argazkietan, besteak beste, arrain saltzailearen eta Parte Zaharraren eboluzioa eta aldaketak ikusi ahal izango dira, urteotan zehar.
Biharko, gainera, ekitaldia prestatu dute 13.00etan eta asteartean lore eskaintza egingo diote. Bi hi-tzorduak, baita ere, Bretxan izango dira.
Ia bizitza osoa eman zuen Andresa Portugalek kalean arraina saltzen, azken urteotan alabaren laguntzarekin.
Más en Donostia
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Insausti pide "tiempo y discreción" para asegurar San Bartolomé sin centro comercial
-
'Argibusa', Dbus acerca a las personas mayores a la Navidad donostiarra