Gaztetxea kolore berrituekin
groseko kortxoeneako kideek auzolan eguna deitu zuten larunbatean eraikinaren paretak margotzeko
ARROPA zaharra jantzi, brotxak eskuetan hartu eta margotzeari ekin zioten larunbatean Groseko Kortxoenea gaztetxean. Eraikinaren kanpoaldea itxuraz aldatzeko auzolan eguna deitu zuten gazteek, eta giro ezin hobean aritu ziren lanean bertaratutakoak.
Eraikin nagusia koloretako eta tamaina desberdineko hirukiz bete zuten eta, ondoan, aparkalekuaren aldeko horman, bestelako mural eta graffitiak egiteko aukera ere izan zuten.
Oraindik lana amaitzeko "zer-tzelada batzuk" falta zaizkiela onartu dute gaztetxeko kideek, baina larunbateko auzolan egunaren ondoren lan gehiena egin dutela. "Eta emaitza txukunarekin, bai horixe", gaineratu dute, harro.
Kortxoeneako kideen esanetan, haien helburua muralak gaztetxearen izaeraren isla izatea zen. "Eta lortu dugula uste dugu, estilo aniztasunarekin, kolore bizi ugarirekin, margo alaiekin...", azaldu dute Groseko gazteek.
Más en Donostia
-
Nuevo reparto de las flores de los jardines donostiarras
-
Los vehículos franceses copan las multas de la zona de bajas emisiones de Donostia
-
Donostia tenía censadas a finales de 2024 a 118 personas de más de 100 años, una de ellas de 113
-
EH Bildu reclama que se convoque un Pleno de Vivienda al que llevará 21 medidas