Konpostatzeko guneak sortuko dituzte Donostiako auzoetan
aieten, antiguan, añorgan, igeldon eta zubietan abiatuko da ekimenean parte hartu nahi duten familiekin
Donostia. Konpostatzeko guneak sortuko ditu Udalak Donostiako auzoetan eta, horrela, interesa duten familiek etxeko hondakin organikoak bertara eraman eta konposta egin ahal izango dute. Ondoren, nahi izanez gero, konposta etxera eraman ahal izango dute (baratzean edo jardinean botatzeko); bestela, Udalak kudeatuko du.
Hasierako fase batean ekimena Aieten, Antiguan, Añorgan, Igeldon eta Zubietan jarriko dute martxan eta bertako bizilagunei horren berri emateko, bilera informatiboak antolatu dituzte aste honetarako: Añorgan atzo izan zen hitzordua, gaur Antiguan izango da (19.00etan AEKn), bihar Igeldoko kultur etxean izango dira udal ordezkariak (19.30ean) eta ostegunean, berriz, Aieteko kultur etxean (19.00etan).
Parte hartu nahi dutenek telefonoz edo e-mailez eman dezakete izena abenduaren 5a arte eta 16 familiako taldeak osatuko dira auzoz auzo (izena gehiagok ematen badute, lehenengo apuntatu direnak aukeratuko dituzte). Ondoren, ikastaro bat eskainiko zaie parte-hartzaileei, prozesua nola egin behar duten jakitera emateko. Udalak banatuko die prozesuan beharko duten materiala eta kuboak.
Hala, Udalaren asmoa ekimena abenduan bertan martxan jartzea da, Axier Jaka Ingurumen zinegotziak atzo azaldu zuen moduan. Horretarako, bost auzo hauetan zazpi bider lau metroko guneetan lau konpostaje kutxa jarriko dituzte (bi 700 litrokoak eta beste bi 300 litrokoak).
bigarren fasea Dena den, datorren urtean bigarren fase bat abiatu eta ekimena Donostiako beste bost auzoetan ere garatzea da helburua: Martutenen, Egian, Loiolako Erriberetan, Grosen eta Amaran. Horrela, guztira 160 familien materia organikoa bildu eta konpost bihurtuko dela aurreratu zuen Jakak.
"Lortzen den produktua oso onuragarria da lurrarentzat; sortzen ditugun bio-hondakinak kudea-tzeak garrantzi handia du, hori baita gure zabor poltsaren parterik nagusiena: bio-hondakina konpostatzen badugu %40ra arte gutxitu dezakegu gure zaborra", nabarmendu zuen Axier Jaka zinegotziak. Gipuzkoako Aldundiaren laguntza ere baduela proiektuak esan zuen, hondakin prebentzioaren kanpainaren baitan.
Más en Donostia
-
Nuevo reparto de las flores de los jardines donostiarras
-
Los vehículos franceses copan las multas de la zona de bajas emisiones de Donostia
-
Donostia tenía censadas a finales de 2024 a 118 personas de más de 100 años, una de ellas de 113
-
EH Bildu reclama que se convoque un Pleno de Vivienda al que llevará 21 medidas