Síguenos en redes sociales:

Berri usaina trenerako bidean

herrera eta intxaurrondoko geltokiak estreinatu dituzte bidaiariek EuskoTrenek maiztasuna hobetu du: 7,5 minuturo daude zerbitzuak

Berri usaina trenerako bidean

Donostia. EuskoTreneko bidaiariek atzo estreinatu zituzten Herrerako eta Intxaurrondoko geltoki berriak. Gainera, Loiola eta Herrera arteko trenbidea bikoiztu ondoren, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu du EuskoTrenek: atzotik, bidaiari gehien dauden orduetan 7,5 minuturo izango dira trenak.

Bi geltoki hauek Topoaren ibilbidearen parte dira, Eusko Jaurlari-tzak Donostialdeko Metroa izenarekin berbatailatu duen zerbitzuaren parte. Eta estazio berriak ezagutzeko aukera ezinhobea dute donostiarrek egun hauetan: atzo eta gaur doan bidaiatzeko txartelak banatzen ari dira bi geltokietan.

Herrerako kasuan, geltokia trenbidearen gainean oinezkoentzako plaza batean kokatu dute; Intxaurrondon, aldiz, orain arte EuskoTreneko geltokirik ez zegoen. Hemendik aurrera beste garraiobide bat dute 16.000 auzotarrek Donostiako Erdialdera, Lasarte-Oriara eta Hendaiara joateko.