Naturari eta profeziei eskainitako erakusketa eta zine emanaldiak prest ditu Cristina Eneak udarako
eskoletan agenda 21 proiektuaren baitan egindako argazkiak erakutsiko dituzte Uztailaren 1etik aurrera Urgulleko Natur Txokoa zabalduko dute eta hainbat ikastaro ere programatu dituzte
Donostia. Udan sartzera goazela eta urtaro berrirako ere Cristina Enea Fundazioak hainbat ekitaldi prestatu ditu. Hori bai, eguraldia aprobetxatuz ahalik eta gehien parkean egingo dituzte.
Hasteko, bihar bertan zabalduko dute erakusketa berri bat. The End izenburupean, naturaren eta profezien inguruko koadro eta artelanak bilduko ditu. "Aurten ere munduaren amaiera datorrela diote", eta ezkortasun horren aurrean, sorburu den artea landuko du erakusketak, Txema Hernández fundazioko zuzendariak adierazi zuenez.
Gainera, iaz lehen aldiz antolatutako zine emanaldiak ere izango dira aurten. Arrakastatsuak izan ziren eta aurten lau saio prestatu dituzte datozen lau ostiraletarako. Zikloari The End izen bera jarri diote eta espiritu apokaliptiko horrekin bat datozen lau filme aukeratu dituzte: La humanidad en peligro (bihar bertan), Terminator (hilaren 29an), El increíble hombre menguante (uztailaren 6an) eta ¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (uztailaren 13an).
Gainera, beste bi erakusketa ere izango dira uda bukaerara arte: Kubako eta Euskal Herriko emakumeak ardatz ditu horietako batek eta elikadura subiranotasuna lan-tzen du (uztailaren 17tik irailaren 3ra izango da zabalik). Bigarrena, eskoletan eta Agenda 21 programaren baitan itsasoaren inguruan gaztetxoek egindako argazkiak izango ditu ikusgai (irailaren 5etik urriaren 5era).
Bestalde, hitzaldiak ere izango dira uda honetan Cristina Enean, Brasilgo Rio de Janeiron izango den goi bileraren ingurukoak, kasu (uztailaren 5 eta 12an).
Ohi bezala, ikastaro eta tailerrak ere izango dira udan Cristina Enean, EHUko udako ikastaroen baitan arkitektura jasangarriari buruz prestatutakoa eta Greenpeace taldearekin kontsumo ardura-tsuari buruz prestatutakoa, kasu. Etxean eta balkoietan baratzak jar-tzeko ikastaroak ere errepikatuko dituzte uztailean, piztu duten interesa ikusita.
Bestalde, udaren hasierarekin uztailaren 1etik aurrera Urgulleko Natur Txokoan ere jarduerak izango dira eta irailaren 1erako Artikutzara ibilaldia prestatu du Cristina Enea Fundazioak.
amabitxia Urtero udako programazioarentzat amabitxia bilatzen dute antolatzaileek eta aurten Begoña del Teso zine kritikaria aukeratu dute. "Terminator Cristina Enea parkean eta gauez ikusteko gogoa badaukat", aitortu zuen Del Tesok atzoko aurkezpenean.
Más en Donostia
-
Donostia limpiará y recuperará la regata de Igara
-
Donostia sigue creciendo “gracias a la migración y no a los nacimientos autóctonos”
-
Donostia sumará en verano un centenar de taxis más gracias a la Zona de Régimen Especial
-
Movilidad prueba en la plaza Aita Donostia “cambios de ciclos” en los semáforos