Datorren asteburuan, berriz
hasiera indartsuaren ondoren, herrerako san luis jaiak larunbatera arte luzatuko dira
BARRICADA taldea amu ezin hobea izan zen Herrerako San Luis jaien lehen eguna jendetsua eta arrakastatsua izan zedin. Pasa den ostiralean ehunka pertsona bildu ziren gaualdean Luisito eta Luisita erraldoien bisitaren eta txupinazoaren ondoren, aurtengo festen hasierako kontzertu potenteekin gozatzeko asmoz.
Hasiera arrakastatsuaren ondoren, hala ere, euriak ere parte hartu nahi zuela eta larunbatean gaztetxoei eskainitako egunean programatutako hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan zituzten herreratarrek, pailazoen emanaldia eta beste hainbat jolas eta joku, esaterako. Dena den, San Luis jaiak datorren asteburura arte luzatuko direnez, pasa den larunbatean suspenditutakoak ostiralean eskainiko dituztela berriz ere aurreratu dute antolatzaileek.
Euriak, hala ere, ez zuen asteburu osoa zapuztu eta euskal jaiei eskainitako igandean kalera atera ziren berriz herreratarrak: goizean, kross tradizionalaren ondoren, euskal dantzekin eta sagardo eta talo dastaketarekin gozatzeko San Luis plazan; arratsaldean, berriz, herri kirolekin eta bertso saioekin disfrutatzeko.
apar festa eta sua
Aurretik, San Luis eta San Juan egunak
Ostegunean San Luis Gonzagaren eguna izango da eta jaiei ekingo diete berriz Herreran. Meza nagusia eta bazkari herrikoia izango dira eta, arratsaldean, apar festa antolatuko dute gaztetxoentzat. Gauean bertso afaria ere izango da. Ostiralean, berriz, pasa den larunbatean bertan behera geratu ziren pailazo emanaldia eta haurrentzako jolasak izango dira, baita koadrilen arteko jokuak eta poteo herrikoia ere.
Larunbatean bukatuko dira aurtengo jaiak, San Juan bezperan, hain zuzen ere. Herrerako Frente Poteatzaileari omenaldia egingo diote eta bazkari herrikoia ere izango da orduan, iluntzean San Juan bezperako dantza tradizionalaren aurretik.
Más en Donostia
-
Movilidad prueba en la plaza Aita Donostia “cambios de ciclos” en los semáforos
-
Manteo tendrá un mejor acceso peatonal y Movilidad estudia la posibilidad de recuperar las dos direcciones en el Paseo de Rodil
-
El Gobierno de Donostia aprueba sus propias enmiendas a la Ordenanza de Terrazas
-
Expertos en urbanismo analizan el modelo de ciudad de Donostia