Etxadiko langileentzat "irtenbide duina" eskatu du LABek
Instalazioa Udalak zuzenean kudeatzeko hautua begi onez ikusten du sindikatuak
Donostia. LABek Etxadiko kiroldegiko langileei "irtenbide duina" emateko eskatu dio Real Club de Tenis elkarteari. Tenisak instalazioen kudeaketa utzi du arrazoi ekonomikoengatik eta Etxadin lan egiten zuten sei langileak langabezian geratuko dira. Hori ekiditeko, grebari ekin zioten duela bi aste, Udalari (Donostia Kirolak hartuko du bere gain kudeaketa) haien postuetan mantentzeko exijitzeko.
"Egun udal administrazioetan dagoen pribatizazio mailarekin bukatzeko urratsak ematea ezinbestekoa ikusten dugu. Zentzu horretan begi onez ikusten dugu Udalak Etxadiko instalazioen kudeaketa era zuzen batean bideratzeko egindako hautua", dio LABek. Bestalde, dena den, orain arte Teniseko langileak izan diren sei lagunentzat "lan irtenbide duin bat beharrezkoa da", sindikatuaren ustez.
Más en Donostia
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica
-
La llegada de la carabela portuguesa a Donostia activa un nuevo protocolo de respuesta
-
El PP vasco pide la comparecencia de la directora de EKP para dar explicaciones sobre los amarres del puerto de Donostia
-
Mayor presencia policial para reforzar la seguridad en la Semana Grande