Igeldok aurkeztutako desanexio eskaera aztertuko duela agindu du Aldundiak
Igeldo udalerri bihur dadin eskatzeko argazki erraldoi bat ateratzeko elkartuko dira bihar herritarrak
Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Igeldoko Itsas Aurre elkartearekin bildu dira aste honetan. Pasa den larunbatean kontzentrazioa ere egin zuten igeldotarrek, Aldundiari bilera eskatzeko eta desanexioaren gaia berriz mahai gainean jar dezan eskatzeko.
Bileran, Diputazioko iturriek argitutakoaren arabera, Itsas Aurreko ordezkarien argumentazioa entzun ondoren, gaia sakonki aztertuko duela agindu zuen Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuak.
Itsas Aurrek asanblada egin zuen Igeldon pasa den astean eta, haien arabera, aurreko legealdian desanexioari ezetz esatearen atzean arrazoi politikoak ere bazeuden. Horregatik, hauteskundeen ondoren eta foru Gobernuaren aldaketaren ondoren, gaia berriz ere aztertzeko eskatu dute.
Gainera, desanexioaren aldeko argazki erraldoi bat atera nahi dute igeldotarrek. Bihar eguerdian plazan biltzeko deia egin diete herritarrei, argazkia ateratzeko.
Más en Donostia
-
Las carabelas portuguesas que llegan a Donostia son muchas pero pequeñas y con picaduras leves
-
El nido y la pava de Kristina Enea fueron trasladados por el Ayuntamiento antes de desaparecer
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica