Síguenos en redes sociales:

Igeldok bilera bat eskatu dio Aldundiari desanexioari buruz hitz egiteko

Kontzentrazioa egingo dute gaur foru jauregiaren aurreanItsas Aurre elkarteak Gobernu berriari gaia berraztertzeko eskatuko dio

Donostia. Igeldoko Itsas Aurre elkarteak bilera bat egiteko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, desanexioari buruz hitz egiteko helburuarekin. Igeldotarrek herri ba-tzarra izan zuten ostegunean eta bertan bizilagunek agertutakoari eutsiz, Itsas Aurrek bilera eskatu du gaia berriz ere aztertzeko.

Izan ere, eta iaz Diputazioan izan zen gobernu aldaketaren ondoren, desanexioaren gaia agintari berriek nola ikusten duten jakin nahi dute igeldotarrek. Gobernu berriak aurrekoek hartutako erabakia aztertzea nahi du desanexioaren alde lan egiten duen elkarteak.

"Bere garaian erabakia politikoa izan zen eta gobernu aldaketarekin aukera berria izan dezakegula uste dugu", adierazi zuten Itsas Aurreko ordezkariek ohar baten bidez.

Gainera, eta bilera eskatzeaz gain desanexioa aldarrikatzeko, kon-tzentraziora deitu dute igeldotarrek gaur eguerdirako. Hitzordua 12.30ean jarri dute, Foru Jauregiaren aurrean, hain zuzen ere.

ibilbide luzea Desanexioaren gaiak ibilbide luze eta korapila-tsua izan du epaitegietan eta, egun, igeldotarrek aurkeztutako elegite baten erantzunaren zain daude.

Itsas Aurre elkartea 1994. urtean sortu zen, segregazioaren gaia bideratu eta lantzeko. Herri galdeketak ere izan zituzten orduan eta gehiengoak Donostiarengandik bereiztu nahi zuela bozkatu zuen. Ordutik Udalarengana jo zuten lehenengo segregazioa eskatzeko eta, ondoren, toki entitate txiki gisa jardun ahal izateko (Ereñotzuren kasuan bezala).

Udalaren partez ezezkoak jaso zituzten eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuten Itsas Aurrekoek 2008. urtean desanexioa eskatzeko. Erantzunaren zain zeudenean, haien burua independiente ere izendatu zuten igeldotarrek. Baina, azkenean, erantzuna berriz ere ezezkoa izan zen, ekonomikoki bideragarria ez zela eta populazio nahikoa ez zuela argudiatuta.

Orain, eta epaitegiak ematen duen erantzunaren zain dauden bitartean, berriz ere Aldundira jo-tzea erabaki dute, Gobernu berriak desanexioaren gaia berraztertu dezan.