Síguenos en redes sociales:

Urumeako ibai ertza bizikletan ezagutzeko irteera antolatu dute larunbatean

cristina enea fundazioaren 'hidrologikak' zikloaren baitan burutuko dute ibilaldia ibaiaren ondotik

Donostia. Urumeako ibai ertza bizikletan ezagutuko dute larunbaterako antolatutako irteeran parte hartuko dutenek. Cristina Enea Fundazioak, Hidrologikak programaren bidez, ibaia espazio bizia dela aldarrikatu nahi du eta horretarako Urumearen inguruan hainbat erakusketa, hitzaldi eta irteera prestatu ditu aste hauetarako.

Hala, hurrengo hitzordua larunbaterako deitu dute eta helburua ibai ertzetik bizikletan ibiltzea izango da. 11.00etan abiatuko dira txirrindulariak.

Hidrologikak ziklo horren baitan, gainera, Urumea inguruko baserriak ezagutzeko beste irteera bat ere antolatu du Cristina Enea Fundazioak. Ekainaren 16an izango da hori eta, bizikletan izan ordez, oinez izango da, 10.00etatik 13.00etara.

Aurreko asteotan ibaia barrutik ezagutzeko aukera ere izan dute parte-hartzaileek, barkuan egindako bisita gidatuak ere burutu baititu Cristina Eneak.