Oporretan euskaraz udaleku irekietan plaza libreak daude
Izena emandakoekin sortutako taldeak argitaratu ditu Udalak
Donostia. Oporretan euskaraz udaleku irekietan oraindik plaza libreak daudela eman zuen jakitera atzo Donostiako Udalak. Hala, interesa dutenek oraindik badute haien seme-alabak apuntatzeko aukera, eta zein taldetan egin dezaketen jakiteko 943 453334 telefono zenbakira deitu beharko dute (10.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 16.30era).
Haur Hezkuntzako umeei dagokienez (2006-2007 urteotan jaiotakoak), plaza libreak daude Aiete, Altza (Larratxo), Amara Zaharra, Antigua, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Loiolako Erriberetako taldeetan. Lehen Hezkuntzako gaztetxoen kasuan (2001etik 2005era jaiotakoak), Alde Zaharrean, Altzan, Amara Berrin, Errotaburun, Antiguan, Intxaurrondon eta Erdialdean daude osatu gabeko taldeak.
Guztira 936 plaza izango dituzte aurten udalekuek eta ordaindu beharreko ohiko kuota 145 eurokoa izango da. Izena eman dutenen artean sortutako taldeak argitaratu ditu Udalak eta bere webgunean kontsultatu daitezke.
Más en Donostia
-
Las carabelas portuguesas que llegan a Donostia son muchas pero pequeñas y con picaduras leves
-
El nido y la pava de Kristina Enea fueron trasladados por el Ayuntamiento antes de desaparecer
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica