Garberara autobusean, doan
kursaaletik intxaurrondoko zentro komertzialera doan busa aterako da orduro aste honetan eta gabonetan
ZENTRO komertzialera autoan joan ohi dira herritarrak, konpra handia egin eta maleteroan poltsak eramateko. Baina konpra handiak egiteko ez ezik, opariak erosteko eta taberna eta dendetan ordu batzuk pasatzeko gunea ere badela nabarmendu nahi du Intxaurrondon kokatutako Garberak. Eta horretarako, Donostia erdialdetik zentro komertzialera errazago iristeko, zuzenean joaten den autobusa jarri dute, doan, autorik gabe ere modu erosoan Intxaurrondora heltzeko.
Zerbitzu berria aste honetako lan egunetan (astelehenean, gaur eta ostiralean) jarri dute martxan, eta Gabonetan zehar ere eskainiko dute: hilaren 16tik urtarrilaren 5era. Egun horietan, 11.00etatik 22.00etara orduro aterako da autobusa Kursaal ingurutik eta, paradarik egin gabe, Garberara helduko da. Bueltako bidaiak eta erdietan aterako dira zentro komertzialetik.
Doako autobus honen zerbitzua Eguberriak direla eta Garberak antolatutako kanpainaren baitan kokatzen da. Hala, zentro komer-tzialeko bezeroei bestelako zerbi-tzuak ere eskainiko dizkiete: hasteko, autobusean joan ordez autoa hartzen dutenei aparkatzeko lekua bilatzen lagunduko diete. Horretarako langileek gidariei gertuen duten plazaren berri emango diete, bezeroak bueltaka ibil ez daitezen.
ez bustitzeko
Aterkia ere bai
Eta beste zerbitzu bitxia ere jarriko dute abian: euria egiten duenean Garberako langileek bezeroei lagunduko diete instalazioetatik atera eta parkingeraino, aterkia eskuan.
Azken hilabeteotan obra luzeak izan dituzte zentro komertzialeko aparkalekuan, parkingaren zati handi batean estaldurak jartzeko eta, horrela, autoak eta gidariak euritik babesteko. Hala ere, estaldura horiek ez dira ateraino iristen eta zati horretan bezeroak beraiek eta haiek erositakoak busti ez daitezen, aterkia eutsiko diete Garberako langileek.
Bestalde, eta Eguberriak direla eta, Olentzero eta Erregeak ere izango dira Intxaurrondon, txikiek idatzitako eskutitzak jaso-tzeko prest. Eta haurrentzat txiki park zerbitzua ere izango da, gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean umeek ondo pasa dezaten.
Eskaintza horrekin herritarrak Garberara erakarri nahi dituzte Eguberriak direla eta. Ikusi beharko da jaiak pasa eta doako autobus zerbitzuarekin jarraitzen duten edo ez.
Más en Donostia
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica
-
La llegada de la carabela portuguesa a Donostia activa un nuevo protocolo de respuesta
-
El PP vasco pide la comparecencia de la directora de EKP para dar explicaciones sobre los amarres del puerto de Donostia
-
Mayor presencia policial para reforzar la seguridad en la Semana Grande