Síguenos en redes sociales:

'Comprar, tirar, comprar' filma eskainiko dute Egian datorren asteazkenean

egia bizirik elkarteak antolatu du emanaldia kultur etxean, 19.30etik aurrera

Donostia. Egia Bizirik auzo elkarteak antolatzen dituen emanaldien baitan, datorren asterako proposamen berria prestatu dute: Comprar, tirar, comprar dokumentala eskainiko dute, hain zuzen ere. Milaka produktu denbora gutxian zahar geratzeko edo puskatzeko egiten direla aztertzen du pelikulak, horrela gailu berriak erostera behartuz. Kontsumo eredu horren inguruan azterketa eta gogoeta planteatzen du Cosima Dannoritzerrek zuzendutako dokumentalak, batez ere Eguberriak datozela eta kontsumo eredu hori nagusitzen den unean.

Emanaldia Egiako kultur etxean izango da, datorren asteazkeneko 19.30etik aurrera, hitzaldi aretoan.

Bestalde, hurrengo egunean, hilak 15, Egiako gaztetxoek izango dute hitzordua kultur etxean. Amonatxoak ipuina kontatuko diete liburutegian 18.00etatik aurrera. Bi eta lau urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia da eta, beraz, heldu batek lagunduta joan beharko dute Egiako kultur etxera.