Abiatu dira Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak Amaran
haurrentzako jolasak, txokolatada eta kalejira izango dira gaur amara berri inguruan
Donostia. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak atzo abiatu ziren Amara Berrin, Ikasbide kultur elkartean Gipuzkoako kantagintza: Zaharrak berri saioa izan baitzuten. Gaur jarraituko dute auzoan antolatutako ekitaldiek, haurrentzat prestatutako egitarauarekin: 17.15ean jolasak izango dira Probestuen plazan, Ikasbiden txokolatada ondoren eta kalejira ere bai, 18.30etik aurrera auzoan zehar. Bertso afaria ere izango da 20.30ean Ikasbide elkartean bertan, Jon Maia eta Maialen Lujanbiorekin.
Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiek datorren asteartean jarraituko dute Amara Zaharrean. Euskararen egoera Donostian aztertuko dute egun horretan Donosti Berri elkartean, Ainara Vázquez eta Dani Goñiren eskutik, 19.30ean. Bi egun beranduago (ostegunean) beste hi-tzaldi bat izango da leku eta ordu berean, Nafarroako konkistari buruz, eta ostiralean ipuin kontalaria izango da.
Abenduaren 3an bertan ere ekitaldiak izango dira Easo plazan.
Más en Donostia
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica
-
La llegada de la carabela portuguesa a Donostia activa un nuevo protocolo de respuesta
-
El PP vasco pide la comparecencia de la directora de EKP para dar explicaciones sobre los amarres del puerto de Donostia