Surfa eragile ekonomiko gisa sustatzeko hirien sarea sortu dute
Donostiak eta munduko beste zortzi hirik eratu dute World Surf Cities Network
Donostia. Munduko bederatzi hirik surfa eragile ekonomiko gisa indar-tzeko nazioarteko lehen sarea sortu dute Donostian, World Surf Cities Network. Donostiako Sustapenak sare hori sustatzen du Arica (Txile), Durban (Hegoafrika), Ericeira (Portugal), Hossegor (Frantzia), Gold Coast (Australia), Las Palmas (Espainia), Newcastle (Australia) eta Santos (Brasil) hiriekin batera.
Hiri horien guztien ezaugarria surfaren munduarekin duten lotura da, kirolarena baino ikuspuntu zabalagotik begiratuta. Surfa eragile ekonomiko eta enpresen, aberastasunaren eta enplegu kualifikatuaren sor-tzaile gisa bultzatzeko aldarrikapena egin zuten sarea sortzean.
Josu Ruiz Sustapen eta Kirol zinegotziak ongi etorria eman zien atzo Kursaalen Surfa eta Berrikuntza aztertzeko jardunaldietan bildutako World Surf Cities Network sareko ordezkariei. Gaur amaituko diren jardunaldiak Donostiako Sustapenak antolatu ditu 2007-2013 I+E Poctefa Europako proiektuaren baitan.
Besteak beste, surfarekin erlazionatutako proiektu arrakastatsuak garatu dituztenak izango dira Kursaalen haien esperientzia gainerakoei ezagutarazteko: Jess Ponting San Diegoko Unibertsitateko Surfaren Ikerketa Zentrokoa, Joseba Odriozola Wave Garden (olatu artifiziala) proiektukoa edo Tecnaliako eta sentsoredun surfeko oholaren proiektuaren arduradun Urko Esnaola.
Más en Donostia
-
Las carabelas portuguesas que llegan a Donostia son muchas pero pequeñas y con picaduras leves
-
El nido y la pava de Kristina Enea fueron trasladados por el Ayuntamiento antes de desaparecer
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
Donostia será sede del programa Creative Destruction Lab para empresas de base tecnológica