Kontsumo taldeei buruzko hitzaldia izango da Egian
Baserritarrei zuzenean erostearen inguruan hitz egingo dute kultur etxean datorren asteazkenean
Donostia. Egiako kultur etxeak auzoko kontsumo taldeari buruzko hitzaldi bat hartuko du datorren asteazkenean. Kontsumo talde horien helburua baserritarrei zuzenean erostea da, bitartekorik gabe.
Egia Bizirik auzo elkartearen eta Egiako kontsumo taldearen eskutik antolatu dute Basherri taldeak: baserriko baratzetik sukaldera zuzenean hitzaldia. Datorren asteazkeneko 19.30ean izango da, kultur etxeko aretoan eta kontsumo taldeko kideek ez ezik, Ehne sindikatuko ordezkariek ere hartuko dute hitza.
Más en Donostia
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta
-
El paseo Miraconcha de Donostia es la calle más cara de Euskadi para comprar vivienda, con un precio de 1,6 millones
-
Detenido en Donostia por robar en una autocaravana mientras su dueño dormía