Amaren Alabak taldea arituko da ostiralean Intxaurrondoko Larrotxenen
lagunekin kantari ekimenak hamaika urte betetzen dituela ospatzeko antolatu dute emanaldia
Donostia. Lagunekin Kantari programa duela hamaika urte abiatu zuten Intxaurrondoko Larrotxenen eta urtebetetzea ospatzeko Amaren Alabak talde xiberutarraren emanaldia prestatu dute ikasturteari hasiera emateko. Ostiralean izango da kontzertua, 20.00etan, Larrotxenen bertan.
"Kantu ikastaro izenekoak ez dira ikastaroak, euskal kantuaren inguruan jende elkartze bat da, gitarrazale-edo batek gidatuta, aspaldiko eta egungo zenbait euskal kanta ikastearren", diote ikastaroaren arduradunek. Larrotxenen egiten dituzte saioak eta kalera ere ateratzen dira Kantu Jiran.
"Xumea eta, hala ere, kalitateko programa da, aurreko hamar urteotan Larrotxenetik pasatu diren kantarien zerrendak erakusten duenez: Amaia Zubiria, Jean Mixel Bedaxagar, Eñaut Etxamendi, Erramun Martikorena, Aire Ahizpak, Anje Duhalde, Mixel Etxekopar, Mixel Arotze, Maddi Oihenart...", nabarmendu dute antolatzaileek.
Más en Donostia
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta
-
El paseo Miraconcha de Donostia es la calle más cara de Euskadi para comprar vivienda, con un precio de 1,6 millones
-
Detenido en Donostia por robar en una autocaravana mientras su dueño dormía