Lehentasuna, parte-hartzea
Udalak auzoz auzo egindako batzarretara 300 herritar baino gehiago hurbildu dira jada
"OSO pozik gaude lehenengo bileren ondoren; asisten-tzia altua da eta parte-hartzea, kalitatezkoa". Axier Jaka Partaidetzako zinegotziak pasa den astean abiatutako auzoz auzoko batzarretan orain artean jaso dutena oso positibotzat dauka. Alde batetik, orain arteko bileretan 300 pertsona baino gehiago izan direla azaldu du, adin desberdinetakoak eta emakumeen presentzia garrantzitsuarekin; gainera, herritarren ekarpenak "zehatzak eta zentzuzkoak" direla dio, gizartearen ongizatea bilatzen dutenak.
"Ilusio handiarekin ari gara eta herritarrak zoriondu nahi ditugu, haien denbora eta interesarengatik", gaineratu du Jakak. Eta hemendik aurrerako bileretan parte hartzeko deia ere egin du beste behin, gazteei zuzenduta batez ere.
Bildu Donostiako Gobernura heldu zenetik esan zuen partaidetza sustatu nahi zuela eta hori lan-tzeko bide berriak bilatuko zituela. Bada, haien eredu berria udan zehar udaletxean bertan egindako harrerekin abiatu zuten. Orduan elkarteak gonbidatu zituzten udaletxera, sektoreka banatuta. Orain udal Gobernuko kideak dira auzoetara gerturatu direnak eta territorialki ari dira biltzen donostiarrekin. Izan ere, elkarteko ordezkariek ez ezik, norbanakoek ere udal politikagintzan "parte hartzeko lekua" badutela nabarmendu du Jakak.
Eta herritarrek parte hartzeko gogoa eta interesa ere badutela uste du zinegotziak, behintzat, partaidetza hori eraginkorra izango dela baldin badakite. Horregatik, Udalak konpromiso bat hartu zuen auzoz auzoko batzar hauei ekitean, ezer ezean geratuko ez zirela ziurtatzeko: batzarren ondoren txosten bat egingo du eta parte hartu duten guztiei bidaliko die. Gainera, Udalak auzoz auzo jasoko dituen eskaerak kontuan hartuko ditu. Gobernuak gogoeta prozesua egingo du ondoren eta irizpide tekniko, ekonomiko eta politikoen bitartez erabakiko du herritarren eskaeren lehentasuna.
"Egoera ekonomikoa den bezalakoa izanda, lehentasunak zehaztea oraindik inportanteagoa da", aipatu du Jakak. Eta lehentasun horiek zehazteko prozesuan ba-tzar hauek izango dituzte kontuan, hau da, herritarrek beraiek agertutako behar eta nahiak.
prozesua
Bi saio auzo bakoitzeko
Auzoz auzoko batzarrek bi saio edo atal izango dituzte. Momentuz, lehenengoarekin ari dira, eta dagoeneko Antiguan, Amaran, Martutenen eta Alde Zaharrean egin dituzte bilerak. Gaur izango dute hurrengo hitzordua Intxaurrondon, 19.00etan, kultur etxean.
Lehen saio hauetan Udaleko ordezkariak (normalean alkatea bera, Juan Karlos Izagirre, Jaka eta beste zinegotzi batzuk joan ohi dira) Gobernuaren asmo orokorrak agertzen ari dira, baita Udalaren egoera ekonomikoa ere, kontestualizatu ahal izateko.
Ondoren protagonismoa herritarrek dute. Auzoaren egoera zein den adierazi behar dute, eta horretarako talde txikitan biltzen dira haien artean eztabaidatzeko. Ondoren eztabaida bertaratutako guztien artean jarraitzen dute, diagnosi bat osatu arte.
Lehen bilera hauen ondoren gogoetarako aste batzuk utziko dizkiete bizilagunei ondoren auzo bakoitzean bigarren batzar bat egin baino lehen. Orduan zalan-tzak argituko dituzte eta ekarpenak eta auzo bakoitzaren lehentasunak zehaztuko, gai potoloei dagokienean, behintzat.
Orain arteko bileretan eztabaidetan agertutako gai edo kezka nagusiak mugikortasunaren, irisgarritasunaren eta segurtasunaren ingurukoak dira, Amaia Agirreolea teknikoak atzo agertu zuenez. Kultur eta kirol instalazio falta ere aipatu dute bizilagun ba-tzuek, baita denda txikien biziraupenaren inguruko zalantzak ere.
osagarria
Partaidetza eremu gehiagotan
Jakak garbi dauka partaidetza bultzatu nahi badute, eremu desberdinetan jardun behar dutela. Horregatik aurreratu du auzoz auzo egiten ari diren batzar hauez gain, bestelako dinamikak ere bultzatuko dituztela. Dagoeneko existitzen den aholku kontseiluarekin lanean jarraituko dutela aurreratu du, eta herritarren iradokizunak jasotzeko mekanismoak ere badaudela gogoratu du. Bata bestearen osagarria dela uste du zinegotziak.
Izan ere, eta partaidetzari dagokionean, gabezia handiak daudela onartu arren, orain arte partaide-tzako langileek egindako lana ere aintzat hartu du Jakak.
Más en Donostia
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta
-
El paseo Miraconcha de Donostia es la calle más cara de Euskadi para comprar vivienda, con un precio de 1,6 millones
-
Detenido en Donostia por robar en una autocaravana mientras su dueño dormía